Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2016ko urtarrilaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
114

IRAGARKIA, xede hau duen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena: «AURALL grabazio-sistemaren mantentze-lanak» (espedientea: AE-134/15).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: AE-134/15

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedea: iragarki honen idazpuruan agertzen dena.

c) Loteak: ez.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publizitaterik gabeko prozedura negoziatua.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 81.602,40 euro (67.440,00 euro gehi 14.162,40 euro, BEZari dagozkionak).

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2015eko azaroaren 30a.

b) Formalizazio-eguna: 2015eko abenduaren 9a.

c) Kontratista: Void Sistemas, S.L.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: eskainitako unitateko prezioen arabera, eta, gehienez, 80.786,38 euro (66.765,60 euro gehi 14.020,78 euro, BEZari dagozkionak). Zenbateko hori honela banatuko da urtez urte:

– 2015. urtea: 3.366,10 euro (2.781,90 euro gehi 584,20 euro, BEZari dagozkionak).

– 2016. urtea: 40.393,19 euro (33.382,80 euro gehi 7.010,39 euro, BEZari dagozkionak).

– 2017. urtea: 37.027,09 euro (30.600,90 euro gehi 6.426,19 euro, BEZari dagozkionak).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 23a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala