Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2016ko urtarrilaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
111

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 22koa, Industriako sailburuordearena, INDARTU programaren esparruan 2015eko deialdiari dagokion aurrekontu-kreditua zer egunetan agortu den jakitera ematekoa.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 28ko Aginduak INDARTU programaren araudi-esparrua ezarri zuen; agindu horrek enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egingo duten enpresentzako diru-laguntzen programa arautzen zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea indartzeko.

Agindu horren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, laguntzak ukatu egingo dira administrazio-ebazpen baten bidez, urte anitzetarako bideratzen den kreditutik 2015ari eta/edo 2016ari dagokion urteko guztizkoa gainditzen badute. Zenbateko horiek ezin izango dituzte inola ere gainditu ekitaldi bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretako ordainketa- eta/edo konpromiso-kredituen zuzkidurak. Horregatik, programa hau indarrean dagoen bitartean, baldin eta ekonomia-ekitaldiren batean aipatutako ordainketa- eta/edo konpromiso-kredituen kopuru hori betetzen bada, egoera horren berri emango du Industria Sailburuordetzak: administrazio-ebazpen bat argitaratuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, diru-zenbatekoa zer egunetan agortu den adierazteko.

Aurreko ekonomia-ekitaldian aurkeztu diren eta aurrekontu-ekitaldi bakoitzean ezarritako muga gainditzeagatik laguntzarik jaso ez duten inbertsioak, gorago adierazitako eran ukatu bazaie laguntza, hurrengo ekitaldiko baliabideei egotzi ahal izango zaizkie, baldin eta laguntzak jasotzeko Agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Horretarako, berriz aurkeztu beharko dute eskabidea; hala ere, lehentasunari begira, atzera botatako lehenengo eskabidearen data hartuko da kontuan.

Horiek horrela, agortu egin dira, aurtengo ekonomia-ekitaldirako, INDARTU programaren barruan diru-laguntza ez-itzulgarri gisa aurreikusten ziren laguntzetarako funtsak. Laguntza horien araudi-esparrua Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak xedatu zuen, 2015eko uztailaren 28ko Aginduan, zeinak enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egingo duten enpresentzako diru-laguntzen Indartu programa arautzen baitu, Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea indartzeko, eta laguntzok emateko deialdia Industriako sailburuordearen 2015eko irailaren 7ko Ebazpenaren bidez egin zen publiko. Beraz, aipatutako aginduaren 2. artikuluan ezarritakoak ematen dizkidan eskumenak baliatuta, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean enplegua sortzeko inbertsio produktiboa sustatzea xede duen Indartu programako diru-laguntza ez-itzulgarrietarako 2015 eta/edo 2016rako gorde den kreditua 2015eko abenduaren 22an agortu dela jakinaraztea, 2015eko uztailaren 28ko Aginduaren 2.2 artikuluan ezarritakoari dagokionez.

Bigarrena.– 2015eko ekonomia-ekitaldian aurkeztu diren eta aurrekontu-ekitaldi honetan ezarritako muga gainditzeagatik laguntzarik jaso ez duten inbertsioak, gorago adierazitako eran ukatu bazaie laguntza, hurrengo ekitaldiko baliabideei egotzi ahal izango zaizkie, baldin eta agindu honetan laguntzak jasotzeko ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Horretarako, berriz aurkeztu beharko dute laguntzen eskabidea, baina atzera botatako lehenengo eskabidearen data hartuko da kontuan lehentasuna ezartzeko, horrela aplikatuko baita INDARTU Programa arautu zuen Aginduaren 2.4 artikuluan jasotakoa.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 22a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala