Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2015eko abenduaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5537

EDIKTUA, utzarazpenari buruzko 518/2015 zenbakiko apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.

Errekurtsoa: 518/2015 L2 ordainketak ez egitegatiko utzarazpenari buruzko hitzezko autoak.

Errekurtso-egilea: Diego Alexander Fernandez Herrera.

Abokatua.

Prokuradorea: Paloma Bajo Martinez de Murguia.

Alderdi errekurritua: Jimmy Leonardo Mendoza Rodriguez eta Miguel Vaquero Molaguero.

Auzigaia: utzarazpena.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-11-06an. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

EPAITZA:

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, 318/2015 zenbakiko hitzezko prozeduran emandako 78/2015 epaiaren aurka, Diego Alexander Fernández Herrera jaunak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa baiesten da; eta epai hura partez errebokatu egiten da, eta honako erabaki hauek hartzen dira:

1.– Demandatu bakoitzari erreklamatutako zenbatekoa izaera mankomunatukoa da, eta, ondorioz, Diego Alexander Fernández Herrera jaunak ordaindu behar duen zor printzipala 898,48 eurokoa da.

2.– Instantziako epaiko gainontzeko erabakiak berrestea, baldin eta ez badaude kontraesanean goiko horrekiko

3.– Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Jimmy Leonardo Mendoza Rodriguez demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala