Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2015eko abenduaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5524

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 17koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zenbait entitateetako langileen prestakuntzarako behin betiko laguntzak esleitzen dituena.

2015eko maiatzaren 4an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiten duen ebazpena.

Halaber, 2015eko urriaren 27an argitaratu zen behin-behineko laguntzak esleitzen zituen Ebazpena.

Behin planaren betearazpena justifikatzeko epea amaituta, eta aipatutako ebazpenean ezarritakoa betez, honako hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Honako laguntza hauek behin betiko ematea, aipatzen diren entitateetako prestakuntza finantzatzeko:

Autonomia Erkidegoko udal-administrazioak:

(Ikus .PDF)

Autonomia Erkidegoko foru-administrazioak:

(Ikus .PDF)

Euskal Herriko Unibertsitatea (administrazio eta zerbitzuetako langileak):

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Agintzea dagokien entitateei esleitutako zenbatekoen gainerakoa ordaintzeko izapideak hastea.

Hirugarrena.– Agintzea esleitutako behin betiko zenbatekoa baino gehiago jaso duten entitateei dagokien diru-kopurua itzultzeko izapideak hastea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da jakinarazten den biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak esan bezala.

Hala ere, aldez aurretik, Erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da Ebazpena jakinarazten den biharamunetik hasita. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, Administrazioarekiko Auzietako helegitea jartzeko epea, berariazko akordioa jasotzen den edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 17a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala