Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2015eko abenduaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5523

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 17koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zerrendan ageri diren erakundeetako langileen prestakuntzarako behin betiko laguntzak esleitzen dituena.

2015eko maiatzaren 4an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiten duen ebazpena.

Halaber, 2015eko urriaren 27an argitaratu zen behin-behineko laguntzak esleitzen zituen Ebazpena.

Behin planaren betearazpena justifikatzeko epea amaituta, eta aipatutako ebazpenean ezarritakoa betez, honako hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Honako laguntza hauek behin betiko ematea, aipatzen diren entitateetako prestakuntza finantzatzeko:

EUSKO JAURLARITZAKO SAILAK
(Ikus .PDF)
EUSKO JAURLARITZAKO ERAKUNDE AUTONOMOAK
(Ikus .PDF)
POLIZIA ETA LARRIALDIETAKO EUSKAL AKADEMIA
(Ikus .PDF)
OSAKIDETZA
(Ikus .PDF)
IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA
(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Agintzea dagokien entitateei esleitutako zenbatekoen gainerakoa ordaintzeko izapideak hastea.

Hirugarrena.– Agintzea esleitutako behin betiko zenbatekoa baino gehiago jaso duten entitateei dagokien diru-kopurua itzultzeko izapideak hastea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 17a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala