Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2015eko abenduaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5358

IRAGARKIA, 219/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesa izan dezaketenak epatzeko dena (prozedura laburtua).

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien ZULUPean, María Lorena Martínez de Tobillas Ramírez andreak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du zehazki, 219/2015 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozkoa, apirilaren 22koa Administrazio Kontseiluko Erabakiaren kontra, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak, irailaren 9an, emandako 1084/2014 Ebazpenaren aurkako gorako errekurtsoa ezesten duenaren kontra. Izan ere, ebazpen horren bitartez argitaratu zen I. eranskinean jasotako hartzaileen estatutupeko pertsonal finkoaren izendapena, txanda irekian, Erizainaren kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundean destinoa dutenak (2011ko EPE).

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluak xedatzen duena betez, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Ezezagunak direnez Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoan interesa izan dezaketenak, iragarki hau argitaratzen da honako hau betetzeko: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.9 artikuluak dioena, eta dagoen Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu duena.

Jakinarazpen hau indarrean egongo da Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 3a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala