Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2015eko abenduaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5351

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, lizitazio-prozedura irekiari dagokiona, ondoko espedienteari buruzkoa: «Barrualde-Galdakao ESIko Galdakao-Usansolo Ospitaleko ikuztegian arroparen higiene- eta desinfekzio- sistema bat ezartzea, ingurumena errespetatzen duena».

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun eta Kontsumo Sailari atxikitako Ente Publikoa, Barrualde-Galdakao ESI, Labeaga auzoa z/g, 48960, Galdakao (Bizkaia).

b) Espedientea izapidetzen duen zerbitzua: Barrualde-Galdakao ESI. Kontratazio Zerbitzua.

c) Espediente zenbakia: G/121/20/1/1430/O631/0000/122015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: Barrualde-Galdakao ESIko Galdakao-Usansolo Ospitaleko ikuztegian arroparen higiene- eta desinfekzio- sistema bat ezartzea, ingurumena errespetatzen duena.

c) Loteka eta kopuruka banatzea: bai, 1.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 56.538,00 euro (BEZa kanpo). Kontratuaren balio zenbatetsia: 138.783,20 euro (BEZa kanpo).

5.– Behin-behineko bermea: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak: Barrualde-Galdakao ESI. Labeaga auzoa, z/g 48960, Galdakao (Bizkaia).

7.– Kontratistaren berariazko eskakizunak.

a) Sailkapena: ez da behar.

b) Bestelako kaudimen ekonomiko eta finantzarioak eta gaitasun tekniko eta profesionalak: ikus oinarriak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko urtarrilaren 20a, 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan eskatzen direnak.

c) Aurkezteko lekua: ikus 1-A puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 (bi) hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, Administrazio Klausula Berezien Pleguko Karatulan ezarritakoaren arabera:

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

– Deszikindutakoaren ebaluazioa 7 puntu.

– Polimerizazio-maila 7 puntu.

– Zuriaren maila 7 puntu.

– Uraren kontsumoa 12.

– Elektrizitatearen kontsumoa 12.

– Beroketarako den energiaren kontsumoa 12.

– Prezio-irizpidea 20.

Formuletan oinarritutako irizpideak guztira: 77 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak:

– Ingurumen-eragina murrizteko neurriak eta produktuak 5 puntu.

– Dosifikazio-sistema 5 puntu.

– Mantentze-plana 5 puntu.

– Prestakuntza-plana 4 puntu.

– Informazio-sistema 4 puntu.

Balio-judizioan oinarritutako irizpideak guztira 23 puntu.

Esleitzeko irizpideak guztira100 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: entitatea: Barrualde-Galdakao ESI, Labeaga auzoa z/g, 46A, 48960, Galdakao (Bizkaia), 2016ko urtarrilaren 26an, 13:00etan.

b) Eskaintza ekonomikoa: entitatea: Barrualde-Galdakao ESI, Labeaga auzoa z/g, 46A 48960, Galdakao (Bizkaia), 2016ko otsailaren 19an, 13:00etan.

11.– Bestelako argibideak.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (456,95 euro).

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web-orria: www.osakidetza.euskadi.net

Galdakao, 2015eko abenduaren 7a.

Presidente,

SUSANA GÁRATE PÉREZ.


Azterketa dokumentala