Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2015eko abenduaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
5345

EDIKTUA, 8084/2015 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire kargura dagoen epaitegi honetan, 8084/2015 espedientea bideratu da Langraiz Okako espetxean preso izandako Najib Azarkan-i baldintzapeko askatasuna errebokatzeko. Presoa Marokon jaio zen, 1978-05-15en (NANa: X6681931), Jamal eta Jaduoj-en semea da, eta azken helbidea hemen izan zuen: Iliada ibilbidea, 6B zk., Vitoria-Gasteiz; eta egun non den ez dakigu. Beraz, espediente horretan, autoa eman zen 2015-11-12an, eta honako hau dio xedapen-zatiak: Najib Azarkan presoari emandako baldintzapeko askatasuna errebokatzea Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Zigor-arloko Epaitegiko 288-11 auzian; autoak egun honetatik aurrerako ondorioak izango ditu, eta presoak berriz espetxera itzuli beharko du.

Igor bekio jakinarazpena Arabako espetxeko zuzendariari.

Igor bekio ziurtagiria Arabako espetxeko Gizarte Zerbitzuen arduradunari.

Igor bitez ofizioa eta agindua Ertzaintzaren polizia-etxera, atxilotu eta espetxera dezaten.

Najib Azarkan, baldintzapean askatua, non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) 2015eko azaroaren 23an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunen barruan.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala