Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2015eko abenduaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5337

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 24koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinarekin ezartzen baita absentzia- eta bateraezintasun-kasuetarako ordezkapen-araubidea, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde-ordezkaritzei atxikitako meatze-teknikariei dagokionez.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariari dagokio –esleitzen zaizkion egitekoak betetzeko– administrazio-egintzak ematea. Egiteko horien artean dago, besteak beste, aldez aurretiko administrazio-baimena behar duten meategien arloko espedienteak kudeatzea, izapidetzea eta ebaztea.

Apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 23. artikuluak ezartzen duenez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkaritza bat egongo da lurralde historiko bakoitzean, eta ordezkaritza horrek funtzio betearazleak izango ditu Sailaren eskumeneko arloetan, eta dagokion jarduteko lurralde-eremuan, betiere.

Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoen egitura organikoa eta funtzionala arautzeko, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak, 2006ko abenduaren 4an, emandako Aginduan ezartzen denez, Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoek baliatuko dituzte: arauzko arlo teknikoan duten eragin-maila dela-eta, espresuki lurralde-bulegoei eskuordetzen zaizkien administrazio-espedienteak izapidetzeko eta ebazteko eskumenak eta funtzioak.

Apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, lehenago aipatutako 2006ko abenduaren 4ko Aginduan Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde-bulegoei eta lurralde-bulegoei buruzko erreferentziak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko lurralde-ordezkaritzei buruzkoa direla ulertuko dira.

Jazotakoa ikusirik, egokitzat jotzen da lurralde arteko ordezkapen-sistema bat diseinatzea, zeinarekin era homogeneoagoan banatuko baita lana absentzia- eta bateraezintasun-kasuetan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko ordezkaritzei atxikitako meatze-teknikariei dagokionez.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lurralde-ordezkaritzetako meatze-teknikarien bateraezintasunak eta absentziak honelaxe ebatziko dira:

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako meatze-teknikariak beteko ditu Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako meatze-teknikariaren bateraezintasunak eta absentziak.

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako meatze-teknikariak beteko ditu Arabako Lurralde Ordezkaritzako meatze-teknikariaren bateraezintasunak eta absentziak.

Arabako Lurralde Ordezkaritzako meatze-teknikariak beteko ditu Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako meatze-teknikariaren bateraezintasunak eta absentziak.

Bigarrena.– Lurralde-ordezkaritzetako meatze-teknikarien artean, laguntza-atazak gauzatu behar direnean irizpide berdina aplikatuko da.

Hirugarrena.– Lurralde-ordezkaritza bakoitzak, dagokion lurralde historikoan, jakinarazi beharko die sektoreko enpresa eta interesdunei ebazpen hau, haiek jakitun izan daitezen, eta ondorio egokiak sor ditzan.

Laugarrena.– Lurralde-ordezkaritzei ebazpen hau jakinarazten zainetik hara izango da indarrean ebazpen hau, eta, bestalde, Ebazpen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Baina, guztiarekin ere, ebazpen hori buruzko administrazio-espedienteak –Zuzendaritzan edo ordezkaritzetan direnak– dagozkion lurralde-ordezkaritzari helarazi beharko zaizkio, ezarritakoarekin bat etorriz betiere.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 24a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala