Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2015eko abenduaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5335

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, 536/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakiola erabakitzeko dena eta interesdun izan daitezkeenei aipatutako salan ager daitezen epea jartzen diena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak eskatu du bidaltzeko M.ª Isabel Vallinas Cabok aurkeztu duen 536/2015 administrazioarekiko auzierrekurtsoari (prozedura arrunta) buruzko administrazioespedientea. Errekurtso horretan, aurka egiten zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko den Herri Administrazio eta Justizia Sailaren irailaren 8ko 166/2015 Dekretuari.

Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak eskatutako administrazioespedientea bidaltzea.

2.– Bederatzi eguneko epea jartzea aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenei Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen.

3.– Ebazpena EHAAn argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 6a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala