Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2015eko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

GURDI KOOP. ELKARTEA
4603

IRAGARKIA, likidazioan dagoen Gurdi Koop. Elkartea desegin eta likidatzeari buruzkoa.

2015eko ekainaren 30ean, likidazioan dagoen Gurdi Koop. Elkarteak ezohiko batzar unibertsala egin zuen sozietatearen egoitzan, Anoetan (Errota industrialdea, 5. nabea, A eta B), eta bazkide kooperatibista guztiak bertaratu ziren, zeinek boto-eskubideen % 100 osatzen baitute. Erabaki hauek hartu zituzten, aho batez:

1.– Gurdi Koop. Elkartea desegitea onestea, 2015eko uztailaren 30etik aurrerako ondorioekin.

2.– Kooperatibaren artezkaritza-kontseiluko kide guztiak kargutik kentzea eta likidatzaile mankomunatuen izendapena onestea.

3.– Likidazioren inbentarioa eta hasierako balantzea onestea, 2015eko ekainaren 30ean itxi zena.

4.– Sozietatearen ondasunak likidatzeko proiektua onestea, likidatzaileek proposatua.

5.– Likidatzaileei ahalmena ematea hartutako erabakiak eskritura publikoan jaso ditzaten.

Halaber, 2015eko irailaren 22an, likidazioan dagoen Gurdi Koop. Elkarteak ezohiko batzar unibertsala egin zuen sozietatearen egoitzan, Anoetan (Errota industrialdea, 5. nabea, A eta B), eta bazkide kooperatibista guztiak bertaratu ziren, zeinek boto-eskubideen % 100 osatzen baitute. Erabaki hauek hartu zituzten, aho batez:

1.– Likidatzaileek eginiko likidazio-eragiketak onestea, likidazioaren azken balantzearekin batera, 2015eko irailaren 22an itxitakoa.

2.– Aho batez onetsi dute batzarrean aurkeztutako banaketa-proiektua, eta bazkideen artean banatu dute, sozietatean duten partaidetzaren proportzioan. Ez da bidezkoa Euskadiko Kooperatiben Legearen 95.2 artikuluan aurrez ikusitako txostena onestea, ez daukalako ez auditorerik, ez kontu-hartzailerik, ez Zaintza Batzorderik.

3.– Likidatzaileei ahalmena eman zaie, dagozkion iragarkiak argitaratu ostean, hartutako erabakiak eskritura publikoan jaso ditzaten.

Kooperatiba ez dago behartuta letradu aholkularia izendatzera, ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 73. artikuluan ezarritakoaren arabera, martxoaren 29ko 59/2005 Dekretuaren 34. artikuluarekin lotuta.

Jakinarazten da erabaki horien agiriak interesdunen eskura daudela kooperatibaren helbide sozialean, Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legearen 95.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Anoeta, 2015eko urriaren 14a.

Likidatzaileak,

AMELIA JAUREGI PIKASARRI.

IÑAKI SORARRAIN ZUBILLAGA.

ASIER ARISTI OTAMENDI.


Azterketa dokumentala