Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2015eko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GETARIAKO UDALA
4601

IRAGARKIA, Getariako zarata mapari behin betiko onarpena emateari burukzoa.

Getariako zarata-mapa. Afektazio akustikoaren azterlanari behin betiko onarpena ematea.

Getariako Udalbatzarrak, 2015eko martxoaren 25ean egindako bilkuran, Getariako zarata-mapa. Afektazio akustikoaren azterlanari hasierako onarpena eman zion.

Udalbatzarrak hartutako akordioa, dokumentua bera, eta bideratu den espedientea Udalaren iragarki taulan, bere web-orrian, 2015eko martxoaren 31ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta 2015eko apirilaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren.

Jendaurreko epealdian alegazio idatzi bakarra aurkeztu zen.

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuak jasotzako prozedura kontuan izanik, Udalbatzak, 2015eko irailaren 30ean egindako bilkuran, alegazioa ebatzi ondoren, dagokigun dokumentua behin betiko onartu zuen.

Getariako zarata-mapa. Afektazio akustikoaren azterlana edonork ikusteko moduan dago bai Idazkaritzan baita Udalaren web orrian ere.

Akordio hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Interesatuek honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Bilbon, Euskadiko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Aretoan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Dena dela, partikularrek errekurtso horren aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Udalbatzarrari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Horrela eginez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsorik ezingo da aurkeztu berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi arte edo presuntzioz ezetsi arte. Errekurtso horiek aurkez daitezke, egoki iritzitako gainerako errekurtsoei kalterik gabe.

Getaria, 2015eko urriaren 15a.

Alkatea,

NIKANOR LERTXUNDI IBARGUREN.


Azterketa dokumentala