Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2015eko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4596

EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, H-2015-48-2884-M espedienteari buruzkoa.

José Luis Madrazo Juanesek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak, ondoko ediktua eman du

EDIKTUA

Bi aldiz saiatu ondoren, Gorka Mugarra Ramos jaunari ezin izan diogu agiriak aurkezteko errekerimendua egin, H-2015-48-2884-M zenbakiko espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua, Sektore Publikoa arrazionalizatzeko eta Administrazioaren beste aldaketa batzuk jasotzen dituen irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; eta era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diogu:

– Familia-unitatea osatzen duen amaren nortasunaren egiaztapena. Europar Batasuneko beste estatu kide bateko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioan parte hartu duten estatuetako bateko nazionalitatea duten pertsonek pasaportea edo beren herrialdeko nortasun-agiri baliokidea aurkeztuko dute, titularraren nazionalitatea adierazten den heinean, eta gainerako herrialdeetako nazionalitatea duten pertsonek, berriz, Atzerritarra Identifikatzeko Zenbakia (AIZ) edo pasaportea aurkeztu beharko dute edo, hala dagokionean, bizileku iraunkorrerako baimena.

– Eskatzailearen ezkontza deuseztatu bada, edo epai judizialen bitartez eskatzailea banandu edo dibortziatu bada, laguntza eragin duten seme edo alaben zaintza eta babespea esleitzen duen edo, kasua izanez gero, hori eskatzeko seme-alaben kopurua zehazteko ebazpen judizialaren kopia aurkeztu beharko da. Era berean, aurretik aipatutako seme-alaben elkarbanatutako zaintza- eta babespe-egoeretan, ebazpen judizialez ezarria, eta, betiere, elkarbanatutako zaintza eta babespea duten aitak eta amak sinatutako akordioa aurkeztu beharko da.

– Eskatzailearen erroldatze-ziurtagiri eguneratua, etxean bizi diren pertsona guztien zerrenda eta eskatzailea udalerrian erroldatu zeneko eguna jasotzen dituena. Ez dute balio izango, aipatutako akreditaziorako, laguntza-eskabidea aurkezten den eguna baino hilabete bat baino gehiagoko aurrerapenez emandako agiriak.

(Ikus .PDF)

Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratzen denetik 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Gran Vía kalea 85, 48011 Bilbao), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 8a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.


Azterketa dokumentala