Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2015eko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4594

IRAGARKIA, 2015eko urriaren 19koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez Etxebizitza Politikari buruzko urriaren 31ko 31/1978 Errege Lege Dekretua garatzen duen azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretua urratzeagatik jarritako zehapen-espedienteei buruzko ebazpenak jakinarazten diren.

Eranskinean jasotako ebazpenak jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluen arabera, Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua.

Hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horren berri izan dezaten –jakinarazpentzat jo behar dute–, ondorengo ohartarazpen eta guzti:

Interesdunak bost eguneko epea izango du Bizkaiko Etxebizitzaren Lurralde Ordezkaritzan (Bilboko Kale Nagusia 85, lehenengo solairua) ebazpenaren eduki osoa ikusteko, eta iragarkia BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Enplegu eta Gizarte Politiken Saileko Etxebizitzako sailburuordeari.

(Ikus .PDF)

Bilbao, 2015eko urriaren 19a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MIREN SARATXAGA DE ISLA.


Azterketa dokumentala