Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2015eko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4589

IRAGARKIA, zerbitzuetako administrazio-kontratuaren lizitazioa egiteko dena, zeinaren helburua honakoa baita: «atzerriko matrikula izan eta egoitza Espainiatik kanpo duten ibilgailuen titular eta gidariei jarritako zehapenak atzerrian jakinarazi eta kobratzea» (Espedientea: T-008/16).

1.– Erakunde esleitzailea:

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: T-008/16.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: enpresa esleipendunaren bulegoetan.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: kontratua formalizatzen denetik, 2016ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: hainbat irizpide.

– Prezioa: 80 puntu.

– Zerbitzuaz arduratuko diren pertsonei prestakuntza eta trebakuntza ematea: 5 puntu.

– Trafikoko Zuzendaritzak planteatutako gorabeherei erantzuteko batez besteko denbora, mezu elektronikoz edo telefonoz: 5 puntu.

– Ordainketa-fitxategiak bidaltzeko batez besteko denbora, hilabetea amaitutakoan: 5 puntu.

– Zerbitzuaren kalitate-kontrola egiteko sistema: 5 puntu.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 200.000 euro, BEZa barne.

5.– Bermeak.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5a, BEZa kanpo.

6.– Agiriak eta argibideak lortzeko.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 97.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus

g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko azaroaren 13a.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak:

Sailkapena: L taldea, 2 azpitaldea eta B kategoria.

Enpresek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

– Egiaztatzeko moduak: enpresak azken hiru urteetan egindako negozioen bolumen osoari buruzko aitorpena.

– Betekizunak: azken hiru ekitaldietakoren batean, gutxienez urteko 200.000 euroko negozio-zifra globala izatea.

b) Gaitasun teknikoa eta profesionala.

– Egiaztatzeko moduak:

a) Azken bost urteetan egindako zerbitzu edo lanik garrantzizkoenen zerrenda, kontratuaren xedearekin zerikusia dutenena. Horien zenbatekoa, egunak eta onuradunak jaso beharko dira.

b) Kontratua gauzatzeko ardura izango duen pertsonaren curriculum vitaea.

– Betekizunak:

a) Azken hiru urteotan burututako zerbitzu edo lanetatik, bik behintzat kontratu honen antzeko helburua izan beharko dute.

b) Kontratu honen antzeko helburua duten kontratuak burutzen arduradun gisa izandako esperientzia.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko azaroaren 16a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

2) Helbidea: eskura entregatu beharko dira, Kontratazio atalean. Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea; edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitu ondoren jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro ondoren eskaintzak jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik hasita.

e) Aldagaiak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) «C» gutun-azala irekitzeko eguna: 2015eko azaroaren 24a; eta «B» gutun-azala: 2015eko irailaren 30a.

e) Ordua: 11:00ak eta 12:00ak, hurrenez hurren.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafikoko Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 5a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala