Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2015eko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4587

IRAGARKIA, honako xede hau duen zerbitzu-kontratuaren lizitazioa egiteko dena: 2016. urtean, Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizko Gaztelako Atea kaleko 15.ean duen egoitza garbitzea.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

c) Agiriak eta informazioa lortzea:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 94 43.

5) Telefaxa: 945 01 90 18.

6) Helbide elektronikoa: alaitz-ruiz@euskadi.eus

7) Kontratatzailearen profileko Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015-11-13.

d) Espedientearen zenbakia: C02/017/2015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskripzioa: 2016. urtean, Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizko Gaztelako Atea kaleko 15.ean duen egoitza garbitzea.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteiz (Araba).

e) Gauzatzeko epea: 12 hilabete.

f) Luzapenik: bai, 1, gehienez 12 hilabete.

g) Esparru-akordioa ezartzea (hala badagokio): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (hala badagokio): ez.

I) CPV (Nomenklaturaren erreferentzia): 90911200-8.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak:

– Prezioa: % 90

Formula:

Pm (eskaintzaren prezio onena) x 90 / Po (baloratu beharreko eskaintzaren prezioa)

– Lan plangintza kronologikoa: % 5.

– Hobekuntzak: % 5.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 148.760,32 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 74.380,16 euro (BEZik gabe), 90.000,00 euro (BEZa barne).

6.– Eskatutako bermeak. Behin betikoa: % 5.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi administrazio-klausula zehatzen plegua.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015-11-16, 10:00ak arte.

b) Aurkezteko era: elektronikoki eta paperez.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Helbide elektronikoa: www.contratacion.euskadi.eus

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez: 2 hilabete.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Deskripzioa: automatikoki aplikatzekoak ez diren irizpideei buruzko eskaintzak (C gutun-azalak) eta automatikoki aplikatzekoak (B gutun-azalak) irekitzea.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Data eta ordua: C gutun-azalak: 2015-11-24, 12:00etan; B gutun-azalak: 2015-12-01, 12:00etan.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 23a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala