Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2015eko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4582

ERABAKIA, 2015eko urriaren 21ekoa, 2015eko uztailaren 14ko Aginduaren bidez osatutako balorazio-batzordearena, Abadiñoko, Vitoria-Gasteizko eta Zarauzko farmazia-eskualdeetan lau farmazia-bulego berri esleitzeko.

Osasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 13ko aginduen bitartez deitutako lau farmazia-bulegoren titulartasuna eskuratzeko eskabideak baloratzeko batzordeak honako erabaki hauek hartu ditu 2015eko urriaren 21ean egindako bileran:

Lehenengoa.– Aipatutako aginduen bidez irekitako prozeduretan parte hartu zutenek lortutako puntuazioak jasotzen dituzten behin-behineko zerrendak onartzea (eranskinean jasotzen da).

Bigarrena.– Lehiatzaileetariko batzuen izenarekin batera agertzen den zenbakizko kodeak honako hau adierazi nahi du:

– Behar bezala konpultsatu ez diren edo/eta konpultsatu ez diren kopiak erabili dira merezimenduak –guztiak edo batzuk– alegatzeko.

– Autonomoen erregimenean kotizatuta farmazia-bulegoan lan egin izana ez da behar bezain ondo egiaztatu.

Hirugarrena.– Ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoarekin bat, hamar eguneko epea ematea, interesdunek balorazio-batzordeari aurkez diezazkioten beharrezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak. Aipatutako dekretuaren bidez, farmazia-bulegoak sortzeko, lekuz aldatzeko, ixteko eta jardunean aritzeko prozedurak arautu ziren.

Aurreko paragrafoan ezarritako epean, zenbakizko kodeek adierazten duten dokumentazioa aurkeztu ez duten interesdunei, behin-behineko puntuazioa gutxituko zaie behar bezala egiaztatu ez duten alorrean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 21a.

Balorazio Batzordeko lehendakaria,

M.ª ASUNCIÓN CELIGUETA CRESPO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala