Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2015eko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4579

AGINDUA, 2015eko irailaren 22koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea» izeneko proiektua gauzatzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea eta desjabetzerako espedienteari hasiera ematea ebazteko dena.

Sail honek argitaratzen den agindua eman du gaur:

«Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea» izeneko proiektuari dagokion hirigintza-espedientea aztertu da.

2015eko martxoaren 26an, Bilboko Udalak erabaki zuen behin betiko onartzea Bilboko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren aldaketa 734 banaketa-eremuan (Iturrigorri eta Gardeazabal) 734.01 egikaritze-unitatea doitzeko.

«Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea» izeneko proiektua gauzatzeko epea ezin da luzatu, higiezinen merkatuko egoera dela-eta. Izan ere, etxebizitza babestua sustatzea beharrezkoa zen, ekonomikoki ondo ez dagoen biztanleria-sektore bati zentzuzko prezio batean etxebizitza duina emateko.

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 176. artikuluan xedatutakoarekin bat, hirigintza-planak onartzeak berekin dakar obren onura publikoa deklaratzea eta lurrak eta gainerako ondasun eta eskubideak okupatu beharra, desjabetzeko edo zortasunak ezartzeko.

Desjabetzeko proiektu honen barnean sartutako lurzoruak hiri-lurzoru gisa sailkatuta daude, Bilboko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren aldaketan, 734 banaketa-eremuan (Iturrigorri eta Gardeazabal) 734.01 egikaritze-unitatea doitzeko. Beraz, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 177. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezko da nahitaezko desjabetzea ezartzea.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. artikuluan eta ondorengoetan, eta honen Arautegiari dagozkionetan xedatutakoa betetzeko, eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 178. artikuluari jarraituz, arauzkoa da desjabetzeko prozedurak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea.

Lurzoru eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko Legearen 178. artikuluari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26 1.f artikuluaren arabera, eta Derrigorrezko Lurjabetzearen Legearen 52. artikuluak dioenez, salbuespen modura eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluaren erabaki baten bidez, presakotzat jo daiteke obra bat egiteak edo helburu jakin bat izateak eragin dezakeen desjabetzeak eraginpean hartutako ondasunak eta eskubideak okupatzea.

Aipatutako xedapenei, horien kidekoei eta ezargarri diren gainontzekoei atxikita, honako hau

XEDATU DUT:

1.– Nahitaezko desjabetze-espedienteari hasiera ematea «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea» proiektuan bildutako ondasun eta eskubideak okupatzeko, betiere kontuan hartuta berekin dakarrela obrak onura publikokoak direla deklaratzea eta lurrak eta dagozkion eraikinak desjabetu edo zortasun-ezarketa egin beharra dagoela, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 176. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2.– Aipatutako espedienteak hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, legeak agindutako azken argitalpenetik hamabost egun balioduneko epearen barruan, bidezko diren arrazoibide-idazkiak aurkeztu ahal izateko Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, Bilbao), aipatutako zerrendan dauden akatsak zuzentzekotan. Hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. artikuluan eta ondorengoetan eta haren Arautegiari dagozkionetan xedatutakoa betetzeko, eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 178. artikuluaren arabera.

Epe horretan zehar honekin batera dagoen ondasun eta eskubideen zerrenda Bilboko udaletxeko iragarki-taulan ere ikusgai izango da, aipatutako ondorioetarako.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluari eskatzea, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea» proiektua burutzeko hartu beharrekoak diren ondasun eta eskubideak eta Enplegu Gizarte Politiketako Sailak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko, nahitaezko desjabetzea egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 22a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala