Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2015eko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4488

IRAGARKIA, administrazioarekiko 214/2015 auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun orori hau jakinarazten zaio: Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien ZULUPean, María Concepción Larburu Albo andreak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du, zehazki, 214/2015 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozkoa, Administrazio Kontseiluko Erabakiaren kontra, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak irailaren 9an emandako 928/2014 Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa ezesten baita. Izan ere, ebazpen horren bitartez, Administrari Laguntzailearen kategorian, txanda irekian, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena argitaratu ziren (2011ko EPE).

(Ikus .PDF)

Ondorioz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 30a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala