Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2015eko urriaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4428

IRAGARKIA, honako honi buruzkoa: Ebazpena, 2015eko urriaren 14koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (456/2015 prozedura arrunta) interesdun izan litezkeenak epatzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (456/2015 prozedura arrunta) jarri zen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2007ko urriaren 24ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa prozeduran praktiketako funtzionarioak izendatu ziren 2007ko apirilaren 10eko EHAA, 68. zk). EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Salak jatorrizko espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenak epatzen dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

(Ikus .PDF)

Arkauti, 2015eko urriaren 14a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana