Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2015eko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4371

IRAGARKIA. Honen bidez, jakinarazten da Teknologia eta Estrategiako zuzendariaren 2015eko uztailaren 27ko Ebazpena, dirua itzultzeko espedientea IG-2006/0000141 ebazten duena.

Rotarex Spain, S.Ari (Pol. Ind. Erletxes, Plataforma D, Naves 24-26, 48960 Galdakao, Bizkaia) ebazpen horren jakinarazpena ohiko moduan egiterik izan ez denez, iragarki hau argitaratu da.

Espedientearen deskribapen laburra:

Jasotako laguntzak:

Gaitek Programa.

Laguntza emateko ebazpena:

2006ko abenduaren 27ko Ebazpena, Teknologiako zuzendariarena.

Eskatutako itzulketa:

23.684,98 euro.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten zaio, dirua itzultzeko epea bi hilabetekoa izango duela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.

Ordaintzerakoan, izena (Rotarex Spain, S.A.), espediente-zenbakia (IG-2006/0000141), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan sartuko da dirua: 0182/5685/07/0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).

Hori guztia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen).

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 4a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala