Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2015eko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4361

EBAZPENA, 2015eko urriaren 2koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2015. urtean «Sormen Lantegiak» programaren barruan eman diren diru-laguntzak jakinarazten dituena.

2015eko martxoaren 30eko EHAAn, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko martxoaren 18ko Agindua argitaratu zen, «Sormen Lantegiak» programaren barruan diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 11.2 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei esleipen-ebazpenaren banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko martxoaren 18ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Horien zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 2a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala