Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2015eko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4358

AGINDUA, 2015eko uztailaren 30ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Haurkizuna Fundazioaren eratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Haurkizuna Fundazioaren eratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2015eko apirilaren 20an, Herri Administrazio eta Justizia Sailean jaso zen Haurkizuna Fundazioaren eratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskaera. Fundazio hori honako hauek sortu dute: Itziar Beltrán Lezamiz andrea, Kepa Mirena Ormaetxea Arenaza jauna, Francisco Javier Malcorra Arsuaga jauna, Edorta Rentería Requero jauna, Agustín Iturrioz Nuñez jauna, Juan Luis Basterrechea Arana jauna, Juan Antonio Ispizua Garro jauna eta Iñigo Pedro Dendaluce Izaguirre jauna. Eskaerari espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoak bilkura egin du, fundazioaren helburuak zilegi eta interes orokorrekoak direla eta fundazioa ekonomikoki bideragarria dela egiaztatzeko, eta 2015eko uztailaren 29an fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman du.

Hirugarrena.– Honako hauek dira fundazioaren helburuak, haren estatutuen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera:

«Fundazioak, oro har, helburu hau izango du: beharrezko funtsak biltzea, Calasanz Fundazioak kudeatutako hainbat proiektu finantzatzeko. Santo Domingo de las Tsachilas-en (Ekuador) pobrezia-egoeran bizi diren haur eta nerabeen aldeko proiektuak dira horiek. Zehazki, proiektu hauetarako funtsak bildu nahi dira:

a) Oinarrizko Hezkuntza Orokor Malgua kalean dauden edo lan egin behar duten haurrentzat.

b) Lanbide-heziketa pobrezia-egoeran dauden adingabeentzat, esparru hauek jorratuz: nekazaritza eta abeltzaintza, burdingintza, motor-arloa...

c) Eta antzeko beste guztiak, betiere pobrezia-egoeran dauden adingabeen alde».

Laugarrena.– Estatutuen 3. eta 4. artikuluek xedatzen dutenaren arabera, fundazioaren egoitza hau izango da: Barria kalea 2, etxabea, kanp. esk., Mundaka (Bizkaia). Fundazioak, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan egingo ditu jarduerak. Hala ere, Espainiako Estatuko eta Ekuadorko beste toki batzuetan ere egin ahal izango ditu jarduerak. Izan ere, Santo Domingo de Tsachilas-ko Calasanz Fundazioak Ekuadorren jarduten du.

Bosgarrena.– Hasierako dotazioa lau mila (4.000) eurokoa da, eta kopuru hori ordaindu dela jasota geratu da erregistro-inskripzioan, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 37.1.c artikuluak.

Seigarrena.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek doan beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetan xedatutakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hauek izango dira:

(Ikus .PDF)

Guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko bat erabiliz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa betez. Lege eta erregelamenduzko manuen arabera egin da Fundazioaren eraketa.

Aipatutako arauak eta oro har kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak ikusirik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea –egun honetan eta F-388 erregistro-zenbakiarekin–: Mundakako (Bizkaia) «Fundación Haurkizuna Fundazioa» erakundearen eraketa, bai eta Patronatuaren hasierako osaera ere. Osaera horretako kideak zazpigarren aurrekarian agertzen dira. Kideok esanbidez onartu dituzte euren karguak, betiere 2015eko apirilaren 14an Jose Antonio Isusi Ezcurdia notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz (protokolo zk.: 1612); notario horrek baimendutako 2015eko uztailaren 30eko beste eskritura batek osatu zuen eskritura hori (protokolo zk.: 3576).

Bigarrena.– Fundazio hori, helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 4. sekzioan sailkatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 30a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala