Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2015eko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3667

ERABAKIA, 2015eko uztailaren 22koa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko gizarte kontseiluarena, unibertsitateko masterretako ikasleen jarraitzeko arauak onartzeko dena.

Maria Pilar Elorrieta Santos, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko idazkari nagusia naizenez, ondokoa

ZIURTATU DUT:

Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, bere ehun eta laurogeita zazpigarren bileran, bi mila eta hamabosteko uztailaren hogeita bian jarraian ageri duen erabakia onetsi du, Aztergaien Zerrendako hirugarren gaia buruz Unibertsitateko Masterretako Ikasleen Jarraitzeko Arauak. Akademi eta Euskara Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.

Unibertsitateko Masterretako Ikasleen Jarraitzeko Arauak onartzea.

Onarpena gauzatzeko ondoko oharrak bete beharko dira:

Graduondoko Batzordearen aldeko arautegi proposameneko azken xedapenetako bigarrenean ezartzen diren ahalmenak ezin izango dira ulertu, ez erabili ere, arautegiko testua aldatzeko baimen gisa. Izan ere, lehenik, Gizarte Kontseiluak izan behar du horren berri, baita onarpena eman ere, horretarako organo eskuduna baita.

Azken xedapenetako bigarrenean ezartzen den Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen aldeko ahalmena –arautegiarekin lotutako alderdiak interpretatu eta ebazteko dela eta– ezin izango da ulertu, ez erabili ere, arautegiko testua aldatzeko baimen gisa. Izan ere, lehenenik, Gizarte Kontseiluak izan behar du horren berri, baita onarpena eman ere, horretarako organo eskuduna baita.

Aipatutako ahalmena ezin izango da ulertu, ez erabili ere, proposatutako Arautegiko 6. artikuluan ezarritako araubide juridikoa indargabetu edo ordezkatzeko. Horrenbestez, xede esparrua mugatuta egongo da 6. artikuluan jasota ez dauden gainerako gaietarako.

Arautegiko azken xedapenetako hirugarrenean ezartzen diren ahalmenak ezin izango dira erabili Gobernu Kontseiluaren proposameneko testuari aldaketak egiteko. Izan ere, eskumen hori Gizarte Kontseiluari bakarrik dagokio.

Eta horrela ager dadin, akta oraindik onetsi gabe dagoela ohartarazirik, ziurtagiri hau eman dut Kontseiluburuaren aginduz, era berak ontzat eman du, Bilbon, bi mila eta hamabosteko uztailaren hogeita bian.

Kontseiluburua,

JOSEBA AGUSTIN EIZAGUIRRE AGOTE.

Idazkari nagusia,

M. PILAR ELORRIETA SANTOS.

ERABAKIA, 2015EKO UZTAILAREN 22KOA, UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO GIZARTE KONTSEILUARENA, UNIBERTSITATEKO MASTERRETAKO IKASLEEN JARRAITZEKO ARAUAK ONARTZEKO DENA.

1. artikulua.– Baldintza akademikoak.

Matrikulako kredituen % 15 gainditu beharko dute ikasleek lehenengo mailan. Ikasleren batek ez badu gainditzen adierazitako kreditu kopurua, edota irakasgai baten deialdi guztiak agortzen baditu irakasgaia gainditzeke, bi urte egon beharko da matrikulatzeke eta orduan jarraitu ahal izango du ikasketak egiten.

2. artikulua.– Irakasgai bakoitzerako deialdi kopurua eta deialdiari uko egitea.

1.– Profesio arautua betetzera bideratutako masterren kasuan baldintza hauek aplikatuko dira:

1.1.– Ikasleak sei ebaluazio deialdi izango ditu irakasgai bakoitzerako (bi ikasturteko).

1.2.– Ikasleak uko egin ahal izango dio ebaluazio deialdiari eta, hala eginez gero, deialdi hori ez da kontuan hartuko.

1.3.– Masterreko Batzorde Akademikoak zehaztu beharko du nola egin diezaieketen uko ikasleek ebaluazio deialdiei.

1.4.– Bosgarren, seigarren eta salbuespenezko, deialdiak epaimahai batek ebaluatuko ditu, horretarako onartuko diren arauei jarraituz.

1.5.– Ikastegi guztietan, ikasleren bat bosgarren, seigarren edo salbuespenezko deialdian dagoen irakasgai bakoitzerako, aurreko paragrafoan adierazitako epaimahaia osatuko da, eta ikasturtearen lehenengo hiruhilekoan argitaratuko da epaimahaiaren osaera, kideen izen eta guzti. Epaimahaia osatzean, irakasleak aurreko deialdietan zuzentzaile lanetan jardun gabeak izan daitezela zainduko da, ahal den neurrian.

1.6.– Irakasgai baten sei deialdiak behin agortuta, ikasleak salbuespenezko deialdi bakar bat eska dezake UPV/EHUko errektoreari zuzendutako idatziaren bidez. Salbuespenezko deialdia emateari buruzko erabakia UPV/EHUko errektoreak emango du, kontuan hartuta ikaslearen espediente akademikoa eta beste gorabehera batzuk.

2.– Gainerako masterretan hauek izango dira gaiak gainditzeko baldintzak:

2.1.– Ikasleak lau ebaluazio deialdi izango ditu irakasgai bakoitzerako (bi ikasturteko).

2.2.– Ikasleak uko egin ahal izango dio ebaluazio deialdiari, eta deialdi hori ez zaio kontuan hartuko.

2.3.– Masterreko batzorde akademikoak zehaztu beharko du nola egin diezaieketen uko ikasleek ebaluazio deialdiei.

2.4.– Hirugarren, laugarren eta Salbuespenezko deialdiak epaimahai batek ebaluatuko ditu, horretarako ezarriko diren arauei jarraituz.

2.5.– Master guztietan, ikasleren bat hirugarren, laugarren edo salbuespenezko deialdian dagoen irakasgai bakoitzerako, Aurreko paragrafoan adierazitako epaimahaia osatuko da eta ikasturtearen lehenengo hiruhilekoan argitaratuko da epaimahaiaren osaera, kideen izen eta guzti. Epaimahaia osatzean, irakasleak aurreko deialdietan zuzentzaile lanetan jardun gabeak izan daitezela zainduko da, ahal den neurrian.

2.6.– Irakasgai baten lau deialdiak agortuta, ikasleak salbuespenezko deialdi bakar bat eska dezake, UPV/EHUko errektoreari zuzendutako idatziaren bidez. Salbuespenezko deialdia emateari buruzko erabakia errektoreak hartuko du, kontuan hartuta ikaslearen espedientea eta beste gorabehera batzuk.

Master guztietan, edozein izanda ere master mota (ikasgelakoa, irakaskuntza mistokoa edo urrutikoa) ikasleek denbora muga bat izango dute masterra amaitzeko. Kasu guztietan epe hori izango da masterra gainditzeko behar den ikasturte kopurua gehi bi gehiago, betiere, master bakoitzeko arautegian zehaztutako arduraldiaren arabera (partziala/osoa). Kontuan hartuko da 60 kredituko edo 60 kreditutik beherako multzo bakoitza ikasturte baten parekoa dela.

3. artikulua.– Egoera bereziak.

Ikasleari ez zaizkio ezarriko 1, eta 2. artikuluetan zehaztutakoak, baldin eta honako egoera bereziren batean badago:

– Eskola aldian gaixorik egotea hiruhileko batean baino luzaroago. Egoera hori behar bezala egiaztatu beharko da.

– Beste egoera larri batzuk, behar bezala justifikatuak.

4. artikulua.– Epaimahaien osaera.

1.– Epaimahaiak masterraren ardura daukan ikastegiko batzarrak izendatuko ditu ikasturte bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan, masterreko Batzorde Akademikoa entzun eta gero.

2.– Epaimahaiok masterreko hiru irakaslek osatuko dituzte eta, egindako probaz gain, epaimahaikideek ikaslearen historiala eta gainerako gorabehera akademikoak hartuko dituzte kontuan.

3.– Epaimahaia osatuko duten pertsonen zerrenda ikasturte bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan jarriko da jendaurrean.

5. artikulua.– Matrikula baliogabetzea.

1.– Ikaslearen eskariz matrikula baliogabetzeak eta matrikula ez egiteak ondorio berak izango dituzte unibertsitatean jarraitzeari dagokionez.

2.– Ikasleak, urtero, matrikula baliogabetzeko aukera izango du abenduaren 3ra arte.

3.– UPV/EHUk berak bere kabuz baliogabetuko du matrikula, baldin eta ikasleak ez badu betetzen matrikula egiteko zehaztutako baldintzaren bat.

6. artikulua.– Prozedura.

1.– Arau hauekin zerikusia duten eskariak (2-1.1.6 artikuluan adierazitakoa salbu) Ikastegiko dekanoari/zuzendariari zuzendu beharko zaizkio. Ondoren, hark hartutako erabakiaren kontra errekurtsoa jarri ahalko zaio Graduondoko Batzordeari hilabeteko epean.

2.– Artikuluarekin zerikusia daukaten eskariak Graduondoko Batzordeari aurkeztuko zaizkio eta kasuan kasuko masterreko Batzorde Akademikoaren baimena beharko da, bai eta masterraren ardura daukan ikastegiko dekano edo zuzendariarena ere.

3.– Matrikula baliogabetzeko eskaria abenduaren 31 baino beranduago egiten bada Graduondoko Batzordeari aurkeztuko zaio eta kasuan kasuko masterreko Batzorde Akademikoaren baimena beharko da, bai eta masterraren ardura daukan ikastegiko dekano edo zuzendariarena ere.

4.– Arautegi honetan jaso ez den guztirako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean zehaztutako prozedura ezarriko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Masterretan jarraitzeko arau hauek 2015-2016 ikasturtearen hasieran jarriko dira indarrean, eta unibertsitateko master ikasketei aplikatuko zaizkie.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Graduondoko Batzordeari ahalmena ematen zaio araudi hau garatzeko arau osagarriak eman ditzan.

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen gain uzten da araudi hau ezartzean sor daitezkeen gorabeherak interpretatu eta ebazteko ahalmena.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Graduondoko Batzordeari eskumena ematen zaio arautegi hau hurrengo ikasturteetarako egokitzeko.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana