Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2015eko abuztuaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3423

AGINDUA, 2015eko uztailaren 29koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, itunpeko ikastetxeak mantentzeko ekonomia-moduluak eguneratzeko dena.

5/2014 Legeak, abenduaren 23koak, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorrak onesten ditu 2015eko ekitaldirako. Lege horren IV. eranskinean, hauek jasotzen dira: itunpeko ikastetxeak mantentzeko ekonomia-moduluak, horien osagaiak eta zenbatekoak, hezkuntza-maila bakoitzerako.

Eranskin horren 5. atalean jasota dagoenaren arabera, derrigorrezko irakaskuntzetako irakasle gastuen osagaia eguneratu egingo da 2015eko irailaren 1etik aurrera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agindu baten bidez, ordezkapenei dagokien kontzeptua % 2tik % 3raino areagotuz. Agindu honek ekonomia-moduluen zenbateko berriak ezarriko ditu, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Beraz, 2015eko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorrak onesten dituen abenduaren 23ko 5/2014 Legearen IV. eranskinaren 5. atalean ezarritakoa oinarri hartuta, eguneratu egiten da hezkuntza-maila hauei dagozkien ekonomia-moduluen ordezkapenen kontzeptua, eta ekonomia-moduluei dagozkien zenbateko berriak ezartzen dira: Haur Hezkuntza (Bigarren zikloa), Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lehen eta Bigarren Hezkuntza Berezi irekia, hezkuntza indartzeko proiektuak eta curriculum desberdinak eratzea.

Hori dela eta, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Eranskinean ezartzen diren irakaskuntza-mailetako itunpeko ikastetxeak mantentzeko ekonomia-moduluak eguneratzea. Modulu horiek 2015eko irailaren 1etik aurrera jarriko dira indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 29a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala