Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2015eko uztailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3086

EDIKTUA, guraso-ahalari buruzko 236/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 236/2014 prozedura arrunta bideratu da, Maria Leonor Burgos Zambrana andreak eskatuta, Miguel Angel Maldonado jaunaren aurka. Prozedura horretan epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak hau diote hitzez hitz:

346/2015 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernández.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko ekainaren hamaika.

Alderdi demandatzailea: Maria Leonor Burgos Zambrana.

Abokatua: Juan Jose Madariaga Lauzurica.

Prokuradorea: Zuriñe Galarza Lopez.

Alderdi demandatua: Miguel Angel Maldonado.

Abokatua.

Prokuradorea.

Gaia: guraso-ahal kentzea.

EPAITZA

Auzi-ihesean den Miguel Ángel Maldonado-ren aurka, María Leonor Burgos Zambrana-k aurkeztutako demanda baiesten dut; eta adingabeko XXXXX albaren gainean duen guraso-ahala kendu egiten diot Miguel Ángel Maldonado-ri; adingabekoaren gaineko gura-ahalaren titularitatea eta hura baliatzea María Leonor Burgos Zambrana-ri dagozkio esklusiboki, eta aitaren eta alabaren arteko komunikazio-erregimena eten egiten da; guztia ere, kostuak inori ezarri gabe.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Miguel Angel Maldonado demandatuari behar bezala jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko ekainaren hamaikan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala