Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2015eko uztailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3075

IRAGARKIA, Bilbo-Basurtu ESI Erakunde Sanitario Integratuko Deustuko zentro sanitarioan (lehen mailako arreta eta arreta espezializatua) gainbegirale lanpostu bat izendapen askez hornitzeko deialdiari buruzkoa.

Bilbo-Basurtu ESI Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerenteak Bilbo-Basurtu ESIko Deustuko zentro sanitarioan (lehen mailako arreta eta arreta espezializatua) gainbegirale lanpostu bat izendapen askez hornitzeko deialdia egin du. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren ezaugarriak web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.net

Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Bilbao, 2015eko ekainaren 12a.

Bilbo-Basurtu ESIko zuzendari gerentea,

MICHOL GONZALEZ TORRES.


Azterketa dokumentala