Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2015eko uztailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3072

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 30ekoa, Segurtasun Saileko Segurtasuneko sailburuordearena eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, baterakoa, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratu diren Segurtasun Sailaren Gurenet atarian 2015eko ekainaren 26ko ebazpenak, 2015eko maiatzaren 21eko ebazpenak aldatzen dituztenak. Azken horietan, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartu ziren, Balorazio Batzordeak izendatu ziren eta horniketa sistema gisa berariazko merezimenduak dituzten lanpostuetarako probak egiteko tokiak eta orduak adierazi ziren.

Segurtasun Saileko Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2015eko martxoaren 27ko ebazpenen bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak, izendapen askearen (C106) eta berariazko merezimendu lehiaketaren (C107 eta C108) sistemen bidez zein merezimendu lehiaketa orokorraren (C109) sistemaren bidez hornitu beharrekoak, betetzeko deialdiak onartu eta argitaratu ziren. Bada, ebazpen horien hirugarren atalean ezarritakoarekin bat etorrita, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuak emandako eskumenen arabera, honako hau

EBAZTEN DUGU:

Lehenengoa.– Jakitera ematea argitara eman dela 2015eko ekainaren 30ean Segurtasun Sailaren Gurenet atarian 2015eko ekainaren 26ko Ebazpena, Segurtasuneko sailburuordearena eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, baterakoa, 2015eko maiatzaren 21eko Ebazpena aldatzen duena. Azken ebazpen horretan, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartu zen, Balorazio Batzordeak izendatu ziren eta horniketa sistema gisa berariazko merezimenduak dituzten lanpostuetarako probak egiteko tokiak eta orduak adierazi ziren, Ertzaintzaren karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako zein Ikuskapen Eskalako ofizialondokoaren eta ofizialaren kategorietako lanpostuak, izendapen askearen (C106) eta berariazko merezimendu lehiaketaren (C107 eta C108) sistemen bidez hornitu beharrekoak, betetzeko prozeduran eta lanpostuen aldi baterako esleipena egiteko prozeduran. Hain zuzen ere, 2015eko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez egin zen aipatutako prozeduren deialdia.

Bigarrena.– Jakitera ematea argitara eman dela 2015eko ekainaren 30ean Segurtasun Sailaren Gurenet atarian 2015eko ekainaren 26ko Ebazpena, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, 2015eko maiatzaren 21eko Ebazpena aldatzen duena. Azken ebazpen horretan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartu zen, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako zein Ikuskapen Eskalako ofizialondokoaren eta ofizialaren kategorietako lanpostuak, merezimendu lehiaketa orokorraren (C109) sistemaren bidez hornitu beharrekoak, betetzeko prozeduran.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 30a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala