Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2015eko uztailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3043

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, Fagor Ederlan, S. Coop. enpresak sustatutako ingurumen-baimen bateratuaren eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozeduran alegazioak aurkezteko epea jakinarazteko dena.

Ingurumen-organoa, Ederlan, S. Coop. enpresak eskatuta, ingurumen-baimen bateratuaren eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura bideratzen ari da, honako proiektu honetarako: aluminioaren behe-presioko galdaketa, Gipuzkoako Bergarako San Juan Auzoan, 30. zk. Prozedura horren barruan, jendaurrean jartzeko izapidea eta gertuko auzokoei jakinarazteko izapidea burutu dira.

Jakinarazpen hori helarazten saiatu arren lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan ezarritakoari jarraiki.

Interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat banakako jakinarazpen ondorioak izan ditzan. Horrez gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

Interesdunak egokitzat jotzen dituen oharrak aurkeztu ahal izango ditu, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 15 eguneko epean.

Espedientearen dokumentazioa honako leku hauetan dago eskuragarri:

– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza. Helbidea: Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua. Helbidea: «Begoña Etxea» Kristina Infantaren kalea 11, 20008 Donostia.

- Bergarako Udala.

Era berean, proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan egongo da herritarren eskura (https://euskadi.eus).

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 30a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.


Azterketa dokumentala