Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2015eko uztailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3035

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 619/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 619/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Jose Miguel Lopez Guimon.

Abokatua: Luis Javier Santafe Mendez.

Prokuradorea: Ana Bustamante Esparza.

Demandatua: Jordan Moron Nielsen Gutemberg eta Bilbao aseguru-etxea.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-06-08an. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut Ana Bustamante Esparza prokuradoreak José Miguel López Guimón-en ordez eta izenean aurkeztu duen demanda, Jordan Moron Nielsen Gutemberg-en eta Bilbao aseguru-etxearen kontrakoa. Horrenbestez, hauek kondenatzen ditut:

a) Jordan Moron Nielsen Gutemberg eta Bilbao aseguru-etxea demandatuak José Miguel López Guimón-i 1.360,57 euro ordaintzera, modu solidarioan;

b) Bilbao aseguru-etxe demandatua auzi-jartzaileari % 50ean gehitutako legezko interesa (urteko interesa) ordaintzera, zehazki, aipatutako zenbatekoarena (1.360,57 euro), ezbeharraren egunetik aurrerakoa (ezbeharra gertatu eta bi urte pasa ondoren, urteko interes hori ezin daiteke izan % 20tik beherakoa); eta

c) Jordan Moron Nielsen Gutemberg eta Bilbao aseguru-etxea demandatuak auzi-jartzaileari judizioaren kostuak ordaintzera, modu solidarioan.

Ebazpen hau irmoa da PZLb-ren 455.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (prozesuak bizkortzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen idazkera).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jordan Moron Nielsen Gutemberg demandatua gaur egun non bizi den ez dakigunez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko ekainaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala