Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2015eko uztailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3034

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 732/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 732/2014-E.

Demandatzailea: Pedro Sanchez Rodriguez.

Abokatua: Begoña Vega Martin.

Prokuradorea: Jesus Fuente Lavin.

Demandatua: Pamela Loreto Castizaga Mondaca.

Auzigaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan epaia eman da 2015-06-03an; honako hau diote idazpuruak eta epaitzak, hitzez hitz:

372/2015 EPAIA

Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko ekainaren hirua.

Alderdi demandatzailea: Pedro Sanchez Rodriguez.

Abokatua: Begoña Vega Martin.

Prokuradorea: Jesus Fuente Lavin.

Alderdi demandatua: Pamela Loreto Castizaga Mondaca.

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Pedro Sánchez Rodríguez-ek aurkeztutako demanda, Pamela Loreto Castizaga Mondaca-ren aurkakoa. Horrenbestez, alderdien artean dagoen ezkontza-lotura dibortzioz desegina dela erabaki dut, erabaki horri dagozkion legezko ondorio guztiekin.

Ebazpen hau irmoa denean, jakinarazi bekio ofizioz ezkontza inskribatuta dagoen Erregistro Zibilari, orri-bazterreko oharra egin dadin. Ez da berariaz erabakirik hartzen auzialdi honetan sortutako kostuei buruz.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4144 0000 02 0012 14). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Pamela Loreto Castizaga Mondaca demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, adierazten den moduan, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko ekainaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala