Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2015eko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2697

IRAGARKIA, 2015 euskal turismoaren eta merkataritzaren arloetako sariak emateko ekitaldia antolatu, produzitu era burutzearena kontratatzeko lizitazioaren berri emateko dena (DEC 32/06/15).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: DEC 32/06/15.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburuari buruzko zehaztapenak: euskal turismoaren eta merkataritzaren arloetako sariak emateko ekitaldia antolatu, produzitu era burutzearen kontratatzea.

b) Loteak: ez.

c) Burutzeko epea edo entrega egiteko epemuga (hilabeteak): kontratua formalizatu eta hurrengo egunean hasi da eta kontratuan jasotako ataza eta ekintza oro bukatutakoan amaituko da; guztiarekin ere, 2015eko abenduaren 31 baino lehen.

Kontuan izanik ekitaldia 2015eko urriaren 20an burutuko dela; bada, ekintza horretarako muntaia eta aldez aurretiko prestaketak honako egun eta ordurako amaitu beharko dira: aipatu eguneko 14:00ak, eta, bestalde, barne izango da goizean egin beharreko erakustaldi bat.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: esleitzeko zenbait irizpide daude.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: kontratuaren gehienezko aurrekontua berrogeita bost mila (45.000) euro, BEZa barne.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Telefonoa: 945 01 99 91 // 945 01 99 21.

e) Telefaxa: 945 01 82 52.

f) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea:

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko uztailaren 2a, 12:00ak arte.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak:

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausulen pleguko karatulako 29.2 puntuan zehaztutakoak.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko uztailaren 3a, 11:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi pleguak.

c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez dago.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresa-kopurua (gehienezkoa eta gutxienekoa): ez.

9.– Esleitzeko irizpideak:

– Eskaintza ekonomikoa: % 51.

– Ekintza burutzea, ekitaldia, ikus-entzunezkoak eta cocktail-afaria: % 30.

Irizpide horretarako kontuan hartuko dira honako hauek:

a) Ekintza burutzea eta horren barruan ekitaldia: % 12.

b) Ikus-entzunezkoak: % 10.

c) Cocktail-afaria: % 8.

– Sarietako aitortza-ekitaldia burutzeko espazioa: % 10.

– Lamia-Talismán figuraren irudia promozioko euskarri guztietan eta espazioetako dekorazioan. % 9.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Lekua: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Eguna: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.

e) Ordua: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.

11.– Beste argibide batzuk: pleguetan ageri direnak.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

13.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera:

En Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 28a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala