Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2015eko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2695

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 236/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 236/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Santander Consumer.

Abokatua.

Prokuradorea: Oscar Mejias Abad.

Demandatua: Alberto Sanchez Santamaria.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-09-17an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Mejías prokuradoreak Santander Consumer Establecimiento Financiero De Crédito, S.A. sozietatearen ordez eta izenean aurkeztu duen demanda, Alberto Sánchez Santa María-ren aurkakoa. Beraz, demandatzaileari honako hau ordaintzera kondenatzen dut alderdi demandatua: printzipalaren 11.429,74 euro gehi 2014ko martxoaren 18tik aurrerako legezko interesak. Kostuak berariaz ezartzen zaizkio demandatuari.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri behar da, eta, hori egin ezean, ez da bera izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (1845 0000 04 0236 14) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alberto Sanchez Santamaria demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2015eko maiatzaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala