Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2015eko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2691

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 22koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Barakaldoko Hiri Tranbiari buruzko informazio-azterlana jendaurrean jartzeko aldia eta entzunaldia luzatzen dituena.

2015eko apirilaren 23an argitaratu zen Ebazpenaren bidez, «Barakaldoko Hiri Tranbiari buruzko informazio-azterlana» jendaurrean jarri zen eta entzunaldia eman zitzaion, Trenbide Sektorearen Legearen indarreko erregelamenduaren 10.5 artikuluan eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aipatutako informazio-azterlan hori teknikoki konplexua eta luzea denez, egokitzat jo da hasieran ezarri ziren jendaurrean jartzeko aldia eta entzunaldia luzatzea.

Hori dela bide, hau

EBAZTEN DUT:

45 egun baliodun luzatzea «Barakaldoko Hiri Tranbiaren Proiektuari buruzko informazio-azterlana» jendaurrean jartzeko aldia eta entzunaldia, 2015eko apirilaren 23an argitaratutako ebazpenean ezarritako baldintzetan.

Eta horrela jakinarazten da herritarrek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 22a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala