Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2015eko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2676

1022/2015 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Miren Idoia Gurruchaga Arriola andrea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko izendatzen duena eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena.

Aztertu dugu Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen otsailaren 2ko 244/2015 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2015eko martxoaren 10eko EHAAn (47. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak «curriculum vitae»n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Miren Idoia Gurruchaga Arriola andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Miren Idoia Gurruchaga Arriola andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko ospitaleko larrialdietako fakultatibo espezialista medikuen lanpostu funtzionalaren 3079 plazaren jabea dena, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko lanpostua betetzeko hautatua izan da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Miren Idoia Gurruchaga Arriola andrea izendatzea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko.

Bigarrena.– Izendapen honek 2015eko maiatzaren 15etik aurrera emango ditu ekonomia eta administrazio ondorioak.

Hirugarrena.– Miren Idoia Gurruchaga Arriola andrea zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala