Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2015eko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2522

EDIKTUA, 83/2011 prozeduraren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 83/2011 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Banque Psa Finance Holding – Sucursal España.

Abokatua.

Prokuradorea: Elena Astigarraga Albistegui.

Demandatua: Antonio Garcia Cabezas, Pablo Filgueira Iglesias, Antonio Fernandez Gonzalez, Contxi Garcia Rodriguez, Maria Carmen Garcia Rodriguez, Maria Mercedes Garcia Rodriguez, Delfina Rodriguez Soto, Aroa Diaz Garcia, Ainara Diaz Garcia eta Fernandez Gonzalez jaunaren jaso gabeko jarauntsia eta/edo jaraunsle ezezagunak.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-05-15ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Banque Psa Finance Holding, Sucursal Españaren ordezkaritzak aurkeztutako demanda, Pablo Filgueira jaunaren, Antonio Fernández González jaunaren jaso gabeko jarauntsi edo jaraunsle ezezagunen eta Antonio García Cabezas jaunaren jaso gabeko jarauntsiaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatu horiek kondenatzen ditut auzi-jartzaileari 21.486,77 euro ordaintzera, baita kontua itxi zenetik sortutako interesak eta zor den guztia benetan ordaindu arte sortzen diren interesak ere. Halaber, kostuak ezartzen zaizike berariaz.

Ezetsi egiten dut Delfina Rodríguez Soto, María Carmen García Rodríguez, M.ª Mercedes eta Concepción García Rodríguez eta Ainara eta Aroa Díaz Garcíaren aurka aurkeztutako demanda. Beraz, absolbitu egiten ditut haien kontra aurkeztutako uzietatik. Sortutako kostuei buruz ez dut ezer adierazten.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman epaia ez dela irmoa eta horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egiten den egunetik hasita.

Pablo Filgueira Iglesiasen, Ainara Diaz Garciaren eta Fernandez Gonzalez jaunaren jaso gabeko jarauntsi eta/edo jaraunsle ezezagunen egungo helbideak ezezagunak direnez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2015eko maiatzaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala