Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2015eko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2518

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, administrazioarekiko auzietako errekurtsoari buruzko (85/2015-B zenbakiko prozedura arrunta) administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea ebatzi, eta interesdun izan daitezkeenei aipatutako epaitegian azal daitezen epea jartzen diena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak 85/2015-B prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Errekurtsoa Fernando Beneitez Rodriguez jaunak aurkeztu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko sail eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzeari buruzko Dekretua aldatzen duen Herri Administrazio eta Justizia Sailaren abenduaren 30eko 247/2014 Dekretuaren aurka.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen Legearen (uztailaren 13ko 29/1998 Legeak idatzitakoa) 38., 48. eta 49. artikuluetan agindutakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

1.– Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.

2.– Espediente horretan interesik eduki dezaketenei bederatzi eguneko epea ematea, aipatutako epaitegian ager daitezen.

3.– Jakinaraztea administrazio-jardun berarekin lotutako espedienteak izapidetzen ari direla, zehazki Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan (137/2015 prozedura arrunta) eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Salan (84/2015 prozedura arrunta).

4.– EHAAn argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 19a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala