Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2015eko ekainaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2451

1145/2015 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten osasun teknikari laguntzaileen lanbide taldeko erizaintzako laguntzaileen kategorian (erizaintzako laguntzaileen, Osasun Mentaleko erizaintzako laguntzaileen eta Osasun Mentaleko monitoreen lanpostu funtzionalak) lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onetsi dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2014an eta 2015ean deitu diren hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onetsi dira.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoei buruzko deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.

Bigarrena.– Erizaintzako laguntzaileen kategorian (erizaintzako laguntzaileen, Osasun Mentaleko erizaintzako laguntzaileen eta Osasun Mentaleko monitoreen lanpostu funtzionalak) lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onestea, I. eranskinean agertzen direnak. Aipatutako kategoria osasun teknikari laguntzaileen lanbide taldekoa da, eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.

Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onestea.

Laugarrena.– Merezimenduen baremoa onestea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena.– Dagokion gai zerrenda onestea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

I. ERANSKINA
ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEEN KATEGORIAN (ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEEN, OSASUN MENTALEKO ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEEN ETA OSASUN MENTALEKO MONITOREEN LANPOSTU FUNTZIONALAK) OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTUKO DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK. AIPATUTAKO KATEGORIA OSASUN TEKNIKARI LAGUNTZAILEEN LANBIDE TALDEKOA DA, ETA DESTINOAK OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKOAK IZANGO DIRA

1.– DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira erizaintzako laguntzaileen kategoriako (erizaintzako laguntzaileen, Osasun Mentaleko erizaintzako laguntzaileen eta Osasun Mentaleko monitoreen lanpostu funtzionalak) destinoak. Aipatutako kategoria osasun teknikari laguntzaileen lanbide taldekoa da, eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira, II. eranskinean bilduak.

1.2.– Deitutako destinoen % 7 gordeko dira desgaitasuna duten langileek betetzeko, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera. Horiek II. eranskinean adierazi dira.

2.– IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK.

Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, hala bada, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

a) Hurrengo tituluak edukitzea edo lortzeko moduan egotea: Erizaintzako zaintza osagarrien teknikarien titulua edo baliokidea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.

b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

c) Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epearen barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:

C2 taldea (antzinako D taldea): 15 euro.

3.– OPOSIZIO-LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.

3.1.– Oposizioaldia.

Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak gai zerrenda orokorrari eta gai zerrenda komunari lotutako IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Era berean, aipatutako eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

3.2.– Oinarri orokorren 14. oinarrian ezarritako puntuazio hurrenkeraren arabera izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, baita 14.2 oinarrian aipatzen den dokumentazioa ere:

– Ondoko agirion fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza: Erizaintzako zaintza osagarrien teknikarien titulua edo baliokidea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:

( Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 122 destino:

Sarbide orokorra: 114

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 8:

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 3

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 5.

( Txanda irekiaren deialdia: 70 destino:

Sarbide orokorra: 65

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 5:

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 3

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 2.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.

Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

III. ERANSKINA
OSASUN TEKNIKARI LAGUNTZAILEEN LANBIDE TALDEKO ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEEN KATEGORIAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA
1) LAN ESPERIENTZIA: 55 puntu, gehienez.

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, erizaintzako laguntzaile gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,20 puntu.

Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei honela zenbatuko zaizkie aurretiko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,11 puntu hilabete bakoitzeko.

c) Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

2) PRESTAKUNTZA, IRAKASKUNTZA ETA IKERKUNTZA (25 puntu, gehienez):

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza (6 puntu, gehienez):

Erizaintzako zaintza osagarrien teknikarien ikasketetan edo baliokideetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, heziera politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntza):

– Ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu

– Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu

d) Etengabeko prestakuntza (20 puntu, gehienez):

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

9 orduko edo hortik beherako ikastaroak: 0,50 puntu

10-19 orduko ikastaroak: 1 puntu

20-29 orduko ikastaroak: 2 puntu

30-49 orduko ikastaroak: 3 puntu

50-99 orduko ikastaroak: 4 puntu

100-199 orduko ikastaroak: 5 puntu

200 orduko edo hortik gorako ikastaroak: 6 puntu.

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:

– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko, 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko, 10 ordu.

Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,50ekoa edo hortiko gorakoa.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

Etengabeko prestakuntzari dagokionez –aurreko ataletan ezarritako baldintzekin bat datorrena–, 500 ordu baloratuko dira urte bakoitzeko, gehienera jota, ordutan zein kreditutan ziurtatuta daudela ere.

e) Irakaskuntza jarduera (6 puntu, gehienez):

Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (10 puntu, gehienez):

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

Txosten bakoitzeko: 2 puntu

Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu

Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu

Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu

Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).

3) EUSKARA

2. HE: 18 puntu

1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
ERIZAIN LAGUNTZAILEEN GAI-ZERRENDA (ERIZAIN LAGUNTZAILEEN , OSASUN MENTALEKO ERIZAIN LAGUNTZAILEEN ETA OSASUN MENTALEKO BEGIRALEEN LANPOSTU FUNTZIONALAK). TEKNIKARI LAGUNTZAILE SANITARIOEN LANBIDE TALDEA
I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Osasun sistemaren egitura. Antolaketa. Arreta mailak eta prestakuntza motak. Sailak. Dokumentu klinikoak eta ez klinikoak eta dokumentu, arau eta protokolo horiek bideratzea. Historia klinikoa.

2.– Osasun publikoa. Komunitateko osasuna. Osasun taldeak.

3.– Bilakaera historikoa. Erizaintza arretako metodoak eta prozedurak. Erizaintzako Arreta Prozesua (PAE). Erizain laguntzaileen eginkizunak.

4.– Pazientearen eskubideak eta betebeharrak.Sekretu profesionala.

5.– Bioetikaren oinarrizko printzipioak.

6.– Biltegiko izakinak biltegiratzea eta kontrolatzea; produktuak edo materialak kontserbatzeko eta mantentzeko araudia.

7.– Azalaren printzipio anatomofisiologikoa. Pazientearen higienea. Kontzeptua. Higiene osoa eta partziala. Pazienteak euren egoera aintzat hartuta sailkatzea ahalbidetzen duten irizpideen arabera.

– Azala eta mukosak zaintzea. Ahoko, begietako, sexu-organoetako eta buruko higienea. Ohatuta dauden pazienteen higienea. Pazientea mugitzea.

– Iritziak jasotzea ziri eta/edo botila baten bidez.

– Presioak eragindako ultzerak. Etiologia. Ultzerak agertzea eragiten duten faktoreen kontzeptua. Arrisku zonak. Prebentzio neurriak. Jarreraz aldatzea eta azala zaintzea.

8.– Sostengu eta mugimendurako printzipio anatomofisiologikoa. Mugitzea eta leku batetik bestera ibiltzea. Jarreren higienea. Pazientearen oheko posizioak. Lekualdatzea eta mugitzea. Ibiltzeko laguntza. Posizio anatomikoak. Istripu arriskuak prebenitzeko pazienteentzako neurriak.

9.– Bihotz-hodietako eta arnasketa aparatuko printzipio anatomofisiologikoa. Bizi-konstanteen eta uraren balantzearen ezaugarri fisiologikoak. Kontzeptu orokorrak eta balio arruntak.

10.– Medikamentuak ematea. Farmakologia orokorreko printzipioak. Medikamentuak emateko bide ohikoenen ezaugarri anatomofisiologikoak.

11.– Bihotz-hodietako eta arnasketa aparatuko printzipio anatomofisiologikoa. Aerosolterapia eta oxigenoterapia egiteko metodoak.

– Bihotz-arnas aparatuko nahasmenduak dituzten pazienteak zaintzen laguntzea.

12.– Digestio-aparatuaren printzipio anatomofisiologikoa. Kontzeptu orokorrak, elikagaiak, ezaugarri nutritiboen araberako sailkapena, dieta arruntak eta terapeutikoak. Elikatzeko bideak: aho-elikadura eta elikadura enterala. Ohatuta dauden pazienteak elikatzeko teknikak, disfagiak, SNG.

– Zunda nasogastrikoaren bidez elikatzea. Erizaintzako zainketak. Barrua hustea hesteen bidez. Gorozkien ezaugarriak. Lagina jasotzea. Ondesteko zundaketa. Enemak, motak eta prozedurak. Ostomia.

– Urdail-hesteetako nahasmenduak dituzten pazienteak zaintzen laguntzea.

– Elikadura parenterala eta enterala. Oinarrizko printzipioak.

13.– Gernu-aparatuaren printzipio anatomofisiologikoak. Gernua kanporatzea. Kontzeptu orokorrak. Diuresia. Gernuaren ezaugarriak. Lagina jasotzea. Prozedurak. Zundaketak. Zainketetan laguntzea.

14.– Hil ondorengo zainketak. Hilotzaren azken xedea eta prestaketa.

15.– Lehen sorospenak. Lehen sorospenei aplikatutako printzipio anatomofisiologikoak. Urgentzia eta lehentasunerako irizpideak. Traumatismoak. Bihotz-birikak berpizteko teknikak, asfixiak, bihotz-arnasaren geldialdia.

16.– Oinarrizko zainketak gizakien bizitzako zikloaren etapa guztietan: Bularreko haurrak eta eskolako garaikoak. Helduak. Haurdunaldia eta edoskitzaroa. Zahartzea.

– Erizaintza zainketak unitate berezietan. Pediatria, geriatria, ginekologia, neurologia eta kirurgia.

17.– Material sanitarioak garbitzea, desinfektatzea eta esterilizatzea. Kontzeptuak: Oinarrizko printzipioak. Desinfektatzeko metodoak. Esterilizatzeko metodoak. Materiala esterilizatzeko prestatzea.

18.– Infekzioa. Kontzeptu orokorrak. Infekzio-iturriak. Isolamendua: kontzeptua. Motak. Infekzioak prebenitzea. Eskuak garbitzea. Neurri estandarrak. Airearen, tanten eta kontaktuaren bidez transmisioa saihesteko neurriak. Infekzio nosokomiala.

19.– Laginak manipulatzea. Hondakin sanitarioak deuseztatzea. Jatorri biologikoaren arabera laginak jaso eta garraiatzea.

20.– Psikologia orokor eta ebolutiboaren funtsak. Ezaugarri bereziak dituzten pazienteen jokabideetan disfuntzioak eragin ditzaketen egoera psikologikoak. Garapen ebolutibo eta afektiboa. Nortasunaren garapenari buruzko teoria psikologikoak.

21.– Komunikazioa/bihozberatasuna. Kontzeptua. Komunikazio prozesua eta komunikazio eta harreman motak. Osasun arloko komunikazioaren faktoreak eta eragozpenak.

22.– Osasuna eta gaixotasuna; ingurune fisiko, sozial eta kulturalaren eragina; gaixotu izanaren ondorio nagusiak.

23.– Erizaintzako laguntzaileak (osasun arloko profesionalak). Diziplina anitzekoak. Erizain laguntzaileen eginkizunak. Gaitasunak eta jokabideak.

24.– Egoera berezian dauden pazienteen egoera psikologikoak. Mina eta giza oinazea, gaixotasunaren bizipenak. Pazientea bere gaixotasunaren subjektu gisa. Gaixotasunaren eta oinazearen ondoriozko erreakzioak.

25.– Osasun hezkuntza. Osasuna sustatzea. Gaixotasunaren prebentzioa eta osasun hezkuntza. Programa terapeutikoak.

26.– Nahasmendu psikikoak dituzten pazienteentzako arreta. Osasun mentala. Buruko nahasmenduak. Buruko nahasmenduen sailkapena. Buruko nahasmenduak dituzten pazienteak ospitaleratzea eta erizain laguntzailearekiko harremana.

27.– Laneko osasuna. Kontzeptua. Laneko giro-baldintzak eta baldintza fisikoak. Arrisku biologikoko istripuak: ergonomia, prebentzio neurriak. Gaixoak mugitzeko metodoak.

28.– Medikamentuak emateko bideak: ahotik, ondestetik eta bide topikotik. Neurriak.

29.– Genero indarkeria. Tratu txarrei aurreko egiteko protokoloa.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Euskadiko Osasun Antolamenduko Xedapen Orokorrak: Euskal Autonomia Erkidegoan osasuna babesteko eskubidearen arloko eremu subjektiboa eta eduki materiala. Euskadiko Osasun Sistema: Euskadiko osasun sistemaren eraketa. Printzipio informatzaileak. Herritarren eskubide eta betebeharrak.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrenda.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa; Borondate aurreratuak osasun-eremuan.

5.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa. Datuak babestearen printzipioak.

6.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.

7.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak. 2013-2020.

8.– Lerro estrategikoak eta ekintza-planak. Osakidetza. 2013-2016.

9.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza. 2013-2016.

10.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.

11.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko II. Plana. 2013-2019.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Sánchez González M. Á.: Bioética en Ciencias de la Salud, Elsevier Masson, 2012.

2.– Pérez De La Plaza, Evangelina; Fernández Espinosa, Ana M.ª: Técnicas básicas de enfermería, Mc Graw Hill (erdi mailako heziketa zikloa).

3.– López San Miguel, Ángeles; Fernández-Villacañas Martín, Dolores: Higiene del medio hospitalario y limpieza del material, Mac Millan profesional (erdi mailako heziketa zikloa).

4.– Ballano, F.; Esteban, A.: Promoción de salud y apoyo psicológico al paciente, Editex (erdi mailako heziketa zikloa).

5.– García Gómez, María Luisa; Simón Saiz, M.ª José; Landete López, Emilio: Operaciones Administrativas y Documentación Sanitaria, Mc Graw Hill (erdi mailako heziketa zikloa).

6.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko pazienteen eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta (175/1989 Dekretua).

7.– 41/2002 14 Legea, azaroaren 14koa; informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen oinarrizko legea.

8.– Inoz Batzordea: Infekzio Nosokomiala kontrolatzeko arauen eskuliburua, I. eranskina, Osakidetza, 1997.

9.– Prebentzioko eta Laneko Osasuneko Zerbitzua, Osakidetza. Informazio-eskuliburua. Osakidetzako langileentzako arrisku orokorrak, 2008 (gaztelaniaz).

10.– Genero indarkeria. Tratu txarrei aurre egiteko protokoloa. Eskuragarri hemen: https://www.osakidetza.net/sites/Intranet/eu/salud-atencion/poblacion-especifica/Orriak/violencia-genero.aspx

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa (4, 5, 6, 10 eta 11 art.).

2.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1, 3 eta 6 art.).

3.– 175/1989, Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena (1, 2, 3 eta 4 art.).

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa; Borondate aurreratuak osasun-eremuan (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 art.).

5.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11 eta 12 art.).

6.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/lineas_estrategicas_%20euskera.pdf

7.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak. 2013-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

8.– Lerro estrategikoak eta ekintza-planak. Osakidetza. 2013-2016.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkpubl02/eu/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/estrategia/lerroEstrategikoakOsakidetza.pdf

9.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza. 2013-2016.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

10.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/l_e_sociosanitarias_eu.pdf

11.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko II. Plana. 2013-2019.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala