Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2015eko ekainaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2447

1141/2015 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten diplomatu sanitarioen lanbide taldeko erizainen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onetsi dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2014an eta 2015ean deitu diren hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onetsi dira.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoei buruzko deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.

Bigarrena.– Erizainen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onestea, I. eranskinean agertzen direnak. Aipatutako kategoria diplomatu sanitarioen lanbide taldekoa da, eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.

Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onestea.

Laugarrena.– Merezimenduen baremoa onestea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena.– Dagokion gai zerrenda onestea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

I. ERANSKINA
ERIZAINEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTUKO DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK. AIPATUTAKO KATEGORIA DIPLOMATU SANITARIOEN LANBIDE TALDEKOA DA, ETA DESTINOAK OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKOAK IZANGO DIRA

1.– DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK

1.1.– Deialdi honen xede izango dira erizainen kategoriako destinoak. Aipatutako kategoria diplomatu sanitarioen lanbide taldekoa da, eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira, II. eranskinean bilduak.

1.2.– Deitutako destinoen % 7 gordeko dira desgaitasuna duten langileek betetzeko, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera. Horiek II. eranskinean adierazi dira.

2.– IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, hala bada, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

a) Hurrengo titulua edukitzea edo lortzeko moduan egotea: OLTko titulazioa edo Erizaintzako Unibertsitateko Diplomatura, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.

b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

c) Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epearen barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:

A2 taldea (antzinako B taldea): 20 euro.

3.– OPOSIZIO-LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA

3.1.– Oposizioaldia.

Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak gai zerrenda orokorrari eta gai zerrenda komunari lotutako IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Era berean, aipatutako eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

3.2.– Oinarri orokorren 14. oinarrian ezarritako puntuazio ren arabera izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, baita 14.2 oinarrian aipatzen den dokumentazioa ere:

– Ondoko agirion fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza: OLT edo Erizaintzako Unibertsitateko Diplomatura titulazioaren edo baliokidea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

3.4.– Lanpostuaz jabetzea.

Oinarri orokorretako 17. atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetako baten batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetzeko ekitaldian:

Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: ERIZAINA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:

● Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 144 destino

Sarbide orokorra: 134

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 10

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 1

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 9

● Txanda irekiaren deialdia: 144 destino

Sarbide orokorra: 134

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 10

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 1

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 9

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.

Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN DIPLOMATU SANITARIOEN LANBIDE TALDEKO ERIZAINEN KATEGORIAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA

1) LAN ESPERIENTZIA: 45 puntu, gehienez.

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko, Gizarte Segurantzako edo autonomia-erkidegoetako osasun zerbitzuetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, erizain gisa edo erizaintza arloko kudeaketa-lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,18 puntu.

2.– Landa-eremuetan Lehen Mailako Arretan errefortzu-izendapena duten langileek egindako zerbitzuak kalkulatzeko, egindako zerbitzuen hilabete osoa aitortuko zaie, ondorengo arauen arabera kalkulatuta:

a) Hilabete bat, edo proportzionalki dagokiona, egindako ehun eta berrogeita bost ordu edo zati bakoitzeko.

b) Hilabete natural batean ehun eta berrogeita bost ordu baino gehiago eginez gero, hilabete bat bakarrik baloratuko da, eta soberako orduak ezin izango dira emandako zerbitzuen konputurako aplikatu a) arauak dioenenaren arabera.

Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei honela zenbatuko zaizkie aurretiko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.

e) B taldean eskainitako zerbitzuak, lehiatzen den lanpostu berean: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

2) PRESTAKUNTZA, IRAKASKUNTZA ETA IKERKUNTZA (35 puntu, gehienez):

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza (3 puntu, gehienez):

Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:

((bikain kopurua X 6) + (ohorezko matrikula kopurua X 9)) / irakasgai guztien kopurua

Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira agertuko zatitzailean ondorengo irakasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, etxearen irakaskuntza, auzitegi-medikuntzako autopsiaren nozioak edo Osasun laguntzaile teknikoko/Erizaintzako diplomatuko ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste irakasgai batzuk.

b) Gradu ondoko prestakuntza (9 puntu, gehienez):

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 5 puntu.

– Unibertsitate-aditua edo -espezialista: 7 puntu.

– Gradu ondoko masterra: 9 puntu.

c) Prestakuntza espezializatua (gehienez, 6 puntu):

Ofizialki onartutako espezialitateren batean Erizain espezialistaren titulua izateagatik: 3 puntu.

Atal honetan ez da baloratuko lehiatzen den kategorian plaza lortzeko eskatzen den titulazioa.

d) Etengabeko prestakuntza (20 puntu, gehienez):

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

9 orduko edo hortik beherako ikastaroak: 0,20 puntu.

10-19 orduko ikastaroak: 0,75 puntu.

20-29 orduko ikastaroak: 1,25 puntu.

30-49 orduko ikastaroak: 2 puntu.

50-99 orduko ikastaroak: 3 puntu.

100-249 orduko ikastaroak: 4 puntu.

250-599 orduko ikastaroak: 5 puntu.

600 orduko edo hortik gorako ikastaroak: 6 puntu.

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:

– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko, 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko, 10 ordu.

Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,20koa edo hortik gorakoa.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

Etengabeko prestakuntzari dagokionez –aurreko ataletan ezarritako baldintzekin bat datorrena–, 500 ordu baloratuko dira urte bakoitzeko, gehienera jota, ordutan zein kreditutan ziurtatuta daudela ere.

e) Irakaskuntza jarduera (10 puntu, gehienez):

– Erizaintzako Unibertsitate Eskolako arduraldi partzialeko irakaslea (8 orduko tarteak): 0,050 puntu.

– Hala denean, dena delako espezialitatean egoiliarrentzako irakaskuntzarako akreditatutako tutorea (urteko): 0,750 puntu.

– Praktika klinikoko irakasle tutorea, venia docendi delakoarekin (urteko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (15 puntu, gehienez):

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesinako: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).

3) EUSKARA.

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
DIPLOMATU SANITARIOEN LANBIDE TALDEKO ERIZAINEN GAI-ZERRENDA OROKORRA
I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Erizaintzako Ereduak eta Teoriak: Ereduen eta Teoria nagusien ezaugarriak.

2.– Zainketen Metodologia: Erizaintza-prozesua. Ezaugarriak eta faseak. Beharrizanen araberako balorazio diagnostikoa, Virginia Henderson-ena. Balorazioa egiteko tresnak: Balorazioa egiteko eskalak: Erizaintzako diagnostikoak: kontzeptua eta diagnostiko motak NANDA taxonomiaren arabera. Erizaintzako zainketak planifikatzea: emaitzak eta esku-hartzeak (NOC eta NIC).

3.– Komunikazio-teknikak eta -trebetasunak. Hasierako balorazioa egiteko elkarrizketa klinikoa erizaintza-prozesuan. Erizaina–pazientea harremana. Entzute aktiboa. Laguntzarako harremana.

4.– Oheratutako pazientearen balorazioa eta erizaintzako zainketak. Larruazaleko zainketa orokorrak. Larruazalaren integritatearen narritadurari buruzko balorazio integrala. Balorazioa eta erizaintzako zainketak presioak eragindako ultzeretan: Kontzeptua, arrisku-faktoreak, lokalizazioa. Eratze-prozesuak eta faseak. Braden-Bergstrom-en Eskala. Prebentzio-neurriak eta tratamendua: Gehien erabiltzen diren apositu motak eta materialak. Zainketei aplikatzen zaizkien gorputz-mekanikako printzipioak.

5.– Elikadura eta nutrizioa: Kontzeptua eta bereizketa. Elikagaien sailkapena. Honako arazo hauek dituzten pertsonen balorazioa eta zainketak: desnutrizioa, deshidratazioa, anorexia, bulimia eta obesitatea. Nutrizio enterala edo parenterala hartzen ari diren pertsonen zainketak. Dieta terapeutikoak.

6.– Arnasketa-arazoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: Arnasketa-gutxiegitasun akutua, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa, asma. Prozedura erlazionatuak: Espirometria. Oxigenoterapia. Jariakinen aspirazioa. Gasometria arteriala. Aireztapen mekanikoa duten pertsonen zainketak. Trakeostomien ondorengo zainketak.

7.– Arazo kardiobaskularrak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: Bihotz-gutxiegitasuna, sindrome koronario akutua, bihotz-arritmiak. Arteria-hipertentsioa. Gorputz-adarren iskemia kronikoa, tronbosi benoso sakona. Prozedura erlazionatuak: Balorazio baskularra, Orkatila/Besoa Indizea. Ultzera baskularren zainketa.

8.– Digestio-arazoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: Hemorragia digestiboa, Hesteetako gaixotasun inflamatorioa. Gastroenteritisa. Pankreatitisa, Zirrosia, Hepatitisa. Prozedura erlazionatuak: Zundaketa nasogastrikoa. Ostomiak dituzten pertsonen zainketak.

9.– Arazo endokrinologikoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: Diabetesa. Hipo eta hipertiroidismoa. Prozedura erlazionatuak: Oin diabetikoa duten pertsonen zainketak.

10.– Arazo neurologikoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: Garun-hodietako istripuak. Alzheimerra. Epilepsia. Esklerosi anizkoitza eta albo-esklerosi amiotrofikoa.

11.– Sistema muskulu eskeletikoan arazoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak. Lokomozio-aparatuko gaixotasun nagusiak: Osteoporosia, artrosia eta artritis erreumatoidea. Traumatismo muskulu eskeletikoak: hausturak, anputazioak, bihurrituak eta lokadurak. Prozedura erlazionatuak: Bendajeak eta inmobilizazioak.

12.– Haurdun dagoen emakumearen balorazioa eta erizaintzako zainketak: Aldaketa fisiologikoak, elikadura eta higienea. Haurdunaldiko arazorik ohikoenak. Ama-hezkuntza. Puerperioa. Aldaketa fisiologikoak eta psikologikoak. Edoskitze naturala.

13.– Giltzurrun-sisteman arazoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: Giltzurrunetako gutxiegitasun akutua eta kronikoa. Prozedura erlazionatuak: Maskuriko zundaketa, jarraibideak eta konplikazioak. Gernu-inkontinentzia duten pertsonen zainketak.

14.– Arazo otorrinolaringologiko nagusien balorazioa eta erizaintzako zainketak: Otitisa, Meniere-ren gaixotasuna. Erizaintzako prozedurak eta teknikak: audiometria, sudurreko frotisa biltzea. Epistaxia. Gorputz arrotzak ateratzea.

15.– Paziente kirurgikoaren zainketak. Ebakuntza aurrekoak: Kirurgia aurreko bisita, pazienteari harrera egitea, interbentzio kirurgikorako prestatzea. Ebakuntza barrukoak: Interbentzioan zehar pazienteari eman beharreko zainketak. Anestesia mota eta farmakoen maneiua. Kirurgia osteko zainketak: Kirurgia osteko zaintza-unitateak. Zaintza- eta kontrol-teknikak. Bizi-konstanteak monitorizatzea. Prozedura erlazionatuak: Zauriak sendatzea, drainadurak kontrolatzea, puntuak eta agrafeak jostea eta kentzea. Kateter benoso periferikoa eta bide periferikotik sartzen den kateter benoso zentrala jartzeko eta mantentzeko zainketak. Hemoderibatuen transfusioak.

16.– Arazo onkologikoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak. Gaixotasun neoplasikoa: kontzeptu orokorrak. Tratamendu-metodoak eta zainketak: erradioterapia eta kimioterapia. Medikamentu antineoplasikoak: Sailkapena eta albo-ondorioak. Medikamentu koadjubanteak. Medikamentu zitostatikoak manipulatzea.

17.– Egoera terminalean dagoen pertsonaren zainketak: balorazio integrala eta zainketa-planak. Zainketa aringarriak. Mina, ezaugarriak eta neurtzeko eskalak. Pazientearen eta familiaren arreta. Dolua: ezaugarriak, motak, faseak eta doluaren maneiua.

18.– Adin handiko pertsonen eta haien familien balorazioa eta erizaintzako zainketak. Zahartze prozesuko aldaketa nagusiak: fisiologikoak, psikologikoak eta sozialak. Balorazio geriatriko integrala: klinikoa, funtzionala, mentala eta soziala. Mendekotasun-graduaren balorazioa. Tratu txarren detekzioa eta protokoloa. Euskarri mekanikoaren irizpideak eta zainketak.

19.– Jaioberri osasuntsuaren zainketak: Zainketa orokorrak. Garapen- eta hazkunde-parametroak. Sortzetiko gaixotasunak eta gaixotasun metabolikoak goiz detektatzea.

20.– Gaixo dagoen jaioberriaren zainketak: Pisu gutxiko jaioberria. Garaiaurrekoa. Konbultsio-krisiak. Arnas gutxiegitasun akutua. Arazo gastrointestinal akutuak. Deshidratazioa. Balorazio integrala. Haurretan eta familietan prebalentzia handiena duten arazoak identifikatzea.

21.– Haurtzaroko zainketak: Kontrolak eta bisitak Lehen mailako Arretan. Garapenaren etapak. Elikadura eta nutrizioa. Dieta orekatua. Higienea. Aho-hortzen osasuna. Istripuen prebentzioa: etxea, eskolak eta zirkulazioa. Tratu txarren detekzioa eta protokoloa. Ohitura osasungarriak hartzea: familiaren zeregina.

22.– Nerabezaroko zainketak: Ohitura osasungarriak hartzea. Elikadura eta dieta orekatua. Elikadura arloko nahasmenduak: anorexia, bulimia eta obesitatea. Ohitura toxikoen prebentzioa: alkohola, tabakoa eta drogak. Sexualitatearen hastapenak. Sexu-transmisiozko gaixotasunen prebentzioa. Metodo antikontzeptiboak.

23.– Osasun Mentaleko arazoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: Eskizofrenia, trastorno psikotikoak, antsietate-prozesuak, depresioa, somatizazioak eta elikadura-ohituren nahasmenduak. Pazientearentzat eta haren familiarentzat prebalentzia handiena duten arazoak identifikatzea.

24.– Drogen Plan Nazionala. Kontzeptu orokorrak. Droga-mendekotasun nagusien deskripzioa: Tabakoa, Alkohola, Kokaina, Heroina eta Cannabisa. Sintomatologia eta tratamendua urgentzian.

25.– Gaixotasun infekziosoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: GIBa, tuberkulosia, hepatitisa.

26.– Epidemiologia: kate epidemiologikoa. Gaixotasun transmitigarriak. Gaixotasun transmitigarrien prebentzio-neurriak eta kontrola. Nahitaez adierazi beharreko gaixotasunak. Osasun arloko prebentzio-neurriak: Kontzeptu orokorrak. Antiseptikoak. Desinfektatzaileak. Desinfekzioa, Esterilizazioa (material esterila esterilizatzeko, manipulatzeko eta kontserbatzeko metodoak). Infekzio Nosokomiala, prebentzio-neurriak. Eskuetako higienea eta eskularruak egoki erabiltzea. Ospitaleko isolamendua: Kontzeptuak, motak eta deskripzioa. Hondakin sanitarioen kudeaketa.

27.– Egoera kritikoetan esku hartzea. Oinarrizko Bizi-euskarria eta Bizi-euskarri Aurreratua. Toraxeko minaren berezitasunak, IAM, ACV, politraumatismoa, erredura handiak eta elektrokuzioa, shocka, intoxikazioa, larrialdiko erditzea, urgentzia psikiatrikoa, hipotermia, hipertermia, bero-kolpea eta deshidratazioa.

28.– Osasuna prebenitzeko eta sustatzeko jarduerak. Osasunean hezteko programak lantzeko irizpideak. Osasun-agenteak trebatzea. Zaintzaile informalak.

29.– Immunizazioak: Kontzeptua. Txertoen sailkapena eta txerto motak. Kontraindikazioak. Konplikazioak. Kontserbazioa, administrazioa eta txertaketa-pautak. Txertaketen egutegia Euskal Autonomia Erkidegoan.

30.– Paziente kronikoen arreta. Ikuspegia, oinarriak eta bilakaera estrategikoa. Erizaintzako zainketak paziente kronikoetan eta senitartekoetan: bereziki aipatzekoa da paziente kroniko pluripatologiko konplexuari integratutako prozesua. Rol eta Gaitasun aurreratuak erizaintzan.

31.– Medikamentuen sailkapen orokorra: Farmakoak xurgatzea eta kanporatzea. Toxikotasuna eta albo-ondorioak. Farmakozaintza. Kontrako erreakzioak jakinaraztea. Medikamentuak kontserbatzeko baldintzak. Medikamentuak zentzuz erabiltzea.

32.– Medikamentuak hartzeko modua: Farmako bat eman aurretik hartu beharreko neurriak. Emateko bideak: Definizioa eta motak. Aukeratze-puntuak, teknikak eta arazorik ohikoenak. Dosi-kalkuluak. Medikamentuak etxean ematea: paziente polimedikatuak zaintzea.

33.– Erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak. Pazientearen autonomia, eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan.

34.– Bioetikaren printzipio funtsezkoak. Espainiako Erizaintzako Kode Deontologikoa. Sekretu profesionala: Kontzeptua eta erregulazio juridikoa. Zigor Kodearen 199. artikulua.

35.– Kalitate asistentziala. Zainketen kalitatea etengabe hobetzeko ekintzak. Erizaintzako jardunbidea eta zainketak ebaluatzeko adierazleak. Ebidentzian oinarrituta dauden erizaintzako zainketak.

36.– Ikerketa-metodologia: Diseinua, bilketa eta analisia. Teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak. Lan zientifiko baten egitura metodologikoa eta haren faseak: kontzeptuala, diseinuari eta planifikazioari dagokiona, enpirikoa, analitikoa eta zabalpenari dagokiona.

37.– Oinarrizko ikerketa erizaintzan: Arazoak identifikatzeko eta lehentasunak ezartzeko azterketak. Erizaintza aplikatuko ikerketa: Azterketa deskriptiboak eta ikerketa-diseinuak erizaintzako diagnostikoaren eremuan.

38.– Estatistika deskriptiboa. Banaketa motak eta hori zehazten duten parametroak. Estatistika inferentziala. Konfiantza-tarteak. Hipotesi-testak.

39.– Segurtasun klinikoa: Pazientearen segurtasunaren oinarrizko kontzeptuak. Segurtasun arloko gertakariak jakinaraztea. Kontrako gertaeren saihesgarritasuna eta inpaktua.

40.– Genero indarkeria. Tratu txarrei aurre egiteko protokoloa.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Osasun Lanbideen Antolamendua: Osasun Lanbideetan jardutea.

2.– Osasun Sistema Nazionaleko kohesio eta kalitatearen xedapen orokorrak. Prestazioak.

3.– Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren Legea: arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: Araudia eta Herritarren eskubideak eta eginbeharrak. Programa-kontratua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren eraketa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrenda. Zuzendaritza Nagusia: eraketa. Zerbitzu-erakundeak: legezko aitorpena.

6.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomia errespetatzea. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

8.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa; Borondate aurreratuak osasun-eremuan.

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

10.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.

11.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak. 2013-2020.

12.– Lerro estrategikoak eta ekintza-planak. Osakidetza. 2013-2016.

13.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza. 2013-2016.

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.

15.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko II. Plana. 2013-2019.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Raile, M.; Marriner, A.: Modelos y teoría en Enfermería, 7. argit., Elsevier Mosby, Madril, 2011.

2.– Alfaro, R.: Aplicación del proceso enfermero: fomentar el cuidado en colaboración, 5. argit., Elsevier, Bartzelona, 2007.

3.– Ackley, B.J.; Ladwing, G.B.: Manual de diagnósticos de Enfermería. Guía para la planificación de los cuidados, 7. argit., Elsevier Mosby, Madril, 2007.

4.– Porth, C.M.: Fisiología salud-enfermedad un enfoque conceptual, 7. argit., Panameriacana, Madril, 2009.

5.– Brunner eta Suddarth: Enfermería Medicoquirúrgica, 2. liburukia, 12. argit., McGraw-Hill Interamericana, Madril, 2013.

6.– Smith, S.F.; Duell, D.J.; Martin, B.C.: Técnicas de enfermería clínica. De las técnicas básicas a las avanzadas, 2. liburukia, 7. argit., Pearson Prentice Hall, Madril, 2009.

7.– Bulechek, G.M.; Butcher, H.K., Mccloskey-Dochterman, J.: Clasificación de intervenciones de enfermería (NIC), 5. argit., Elsevier Mosby, Bartzelona, 2009.

8.– NANDA Internacional: Diagnósticos enfermeros: Definiciones y clasificación, 2012 – 2014, Elsevier, Madril, 2013.

9.– Moorhead, S.; Johnson, M.; Maas, M.: Clasificación de Resultados de Enfermería (NOC), 3 argit., Elsevier Mosby, Madril, 2007.

10.– Cibanal, Juan L.: Técnicas de Comunicación y Relación de Ayuda en Ciencias de la Salud, 2. argit., Elsevier, Madril, 2010.

11.– Ladewig, P.; London, M.; Moberly, S.; Olds, S.: Enfermería Maternal y del recién nacido, Mc Graw-Hill, Madril, 2006.

12.– Cloherty, J.P.; Eichenwald, E.C.; Stark, A.R.: Manual de Cuidados Neonatales, Masson, Bartzelona, 2005.

13.– Aguilar Cordero, M.J.: Tratado de enfermería del niño y el adolescente: cuidados pediátricos, Elsevier, 2012.

14.– Cervera, P.: Alimentación y Dietoterapia, 4. argit., McGraw-Hill Interamericana, 2004. Hemen eskura daiteke: https://vizcayanutricion.files.wordpress.com/2013/10/alimentacion-y-dietoterapia-4ed-cervera-p.pdf (gaztelaniaz)

15.– Lutz, C.; Przytulsky, K.R.: Nutrición y Dietoterapia, 5. argit., McGraw-Hill, 2011.

16.– Cabanyes, J. eta Monge, M.A. (argitaratzaileak): La salud mental y sus cuidados, Eunsa, Iruña, 2010.

17.– Shives, LR: Enfermería psiquiátrica y de salud mental. Conceptos básicos, 6. argit., Mc Graw Hill, Madril, 2007.

18.– Plan de Acción sobre Drogas. España. 2013-2016. Hemen eskura daiteke: www.pnsd.msc.es (gaztelaniaz)

19.– Costa Cabanillas, M.; López Méndez, E.: Educación para la Salud: Guía práctica para promover estilos de vida saludables, Pirámide, Madril, 2008.

20.– Picazo, J.J.; González, F.: Guía práctica de vacunaciones 2011, Medikuntza Fakultatea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, Instituto Le Blu, S.L., Madril, 2011.

21.– Haurren txertaketa egutegia Osakidetzan. Hemen eskura daiteke: http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/vacunas/eu_4045/adjuntos/calendario%20vacunal%202015%20eusk.pdf

22.– INOZ batzordea – Osakidetza: Infekzio Nosokomiala kontrolatzeko arauen eskuliburua, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Vitoria-Gasteiz, 2004.

23.– Kronikotasunaren estrategiaren proiektuen bilakaerari buruzko txostena. Osakidetza. Hemen eskura daiteke:

http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-cknoti03/es/contenidos/informacion/documentos_cronicos/es_cronic/adjuntos/informe-euskera.pdf

24.– Euskadi: 2009 – 2012. Osasun sistema eraldatuz. http://www.osakidetza.euskadi.eus/

25.– Lorenzo Fernández, P.; Moreno González, A.; Leza Cerro, J.C.; Lizasoain Hernández, I.: Velázquez. Manual de Farmacología Básica y Clínica, 1. argit., Editorial Médica Panamericana, Madril, 2012.

26.– Zabalegui Yárnoz, A.; Mangues Bafalluy, I.; Molina Igual, J.V.; Tuneu Valls, L.: Administración de Medicamentos y Cálculo de Dosis, 1. argit., Masson, 2005.

27.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta betebeharrei buruzkoa. Hemen eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/r48-bopv2/es/bopv2/datos/2012/03/1201512a.shtml

28.– Sánchez González, M.Á.: Bioética en Ciencias de la Salud, Elsevier Masson, 2012.

29.– Espainiako Erizaintzako Kode Deontologikoa. Hemen eskura daiteke: http://www.enfermerialugo.org/codeontologico.pdf (gaztelaniaz)

30.– Erizaintzako jardunbide onerako gidak. Hemen eskura daitezke: http://www.evidenciaencuidados.es/es/index.php/11-implantacion/46-registered-nurses-association-of-ontario-rnao (gaztelaniaz)

31.– Burns, N.; Grove, S.K.: Investigación en Enfermería, 5. argit., Elsevier, Madril, 2012.

32.– Dawson, F.G.: Interpretación Fácil de la Bioestadística, Elsevier Saunders, Bartzelona, 2009.

33.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza. 2013-2016. Hemen eskura daiteke: http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkpubl02/eu/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/publikoa.html

34.– Genero indarkeria. Tratu txarrei aurre egiteko protokoloa. Hemen eskura daiteke: https://www.osakidetza.net/sites/Intranet/eu/salud-atencion/poblacion-especifica/Orriak/violencia-genero.aspx

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10 eta 11 artikuluak).

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa (1 - 29 artikuluak).

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena (1, 2, 3, 4, 17, 18, 19, 42 - 61, 76 eta 77 artikuluak).

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 19, 20, 21, 22 eta 23 artikuluak).

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1, 3, 6, 9 eta 13 artikuluak).

6.– 175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena (1, 2, 3 eta 4 artikuluak).

7.– 41/2002 Legea, azaroaren 14koa; informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen oinarrizko legea (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22 eta 23 artikuluak).

8.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa; Borondate aurreratuak osasun-eremuan (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 artikuluak).

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18 eta 19 artikuluak).

10.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016:

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/lineas_estrategicas_%20euskera.pdf

11.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak. 2013-2020:

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

12.– Lerro estrategikoak eta ekintza-planak. Osakidetza. 2013-2016.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkpubl02/eu/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/estrategia/lerroEstrategikoakOsakidetza.pdf

13.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza. 2013-2016:

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016:

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/l_e_sociosanitarias_eu.pdf

15.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. plana, 2013-2019.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala