Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2015eko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2262

EDIKTUA, 1053/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1053/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Patricia Osazuna.

Demandatua: Moses Otubu.

Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatu judizioan, epaia eman zen 2015-04-27an, eta honela dio xedapen-zatiak:

EPAITZA

Moses Otubu jaunaren aurka, Patricia Osazuna andrearen izenen eta ordez aurkeztutako demanda osorik baiesten dut; eta demandatzaileari honako hauek pagatzera kondenatzen dut Moses Otubu jauna: tronkoaren 500 euro, eta epaiaren 3. oinarri juridikoan hitzartutako interesak.

Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

Ebazpen honen aurka ez dago inongo errekurtsorik jartzerik.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatuak, Moses Otubu jaunak, bizilekua egun non duen ez dakigunez, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea, 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz (1/2000 Legea, Prozedura Zibilari buruzkoa, PZLb).

Ebazpen horren aurka, errekurtsorik jarri ahal izango du auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala