Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2015eko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2260

EDIKTUA, findantza itzultzeari buruzko 370/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 370/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Maider Bilbao Goitia.

Abokatua: Antonio Mourelle Castiñeira.

Prokuradorea: Ibon Bilbao Cabarcos.

Demandatua: Grigore Cristian Gavrila.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-01-27an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten da Bilbao Cabarcos prokuradoreak Maider Bilbao Goitia andrearen izenean eta haren ordez aurkeztutako demanda, Grigore Cristina Gavrila jaunaren aurkakoa, zeina auzi-ihesean deklaratuta dagoen. Horrenbestez, demandatua kondenatzen da demandatzaileari bi mila (2.000) euro ordaintzera, gehi 2014ko apirilaren 21etik aurrerako legezko interesak. Era berean, sortutako kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekie alderdiei.

Grigore Cristian Gavrila demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aipatu ebazpena ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, hau da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratuz.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2015eko maiatzaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala