Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2015eko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2256

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioaren gaineko 386/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Auzigaia dibortzioa delarik, Mustafa Ammar jaunaren aurka, Ainhoa Rodriguez Puente andreak eskatuta, Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) bideratutako 386/2014 prozeduran –adostasunik gabeko dibortzioari buruzkoan– epaia eman da, zinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira, hitzez hitz:

254/2015 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernández.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko maiatzaren laua.

Alderdi demandatzailea: Ainhoa Rodriguez Puente.

Abokatua: Ana Unceta-Barrenechea Perez.

Prokuradorea: Veronica Vazquez Fontao.

Alderdi demandatua: Mostafa Ammar.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: dibortzioa.

EPAITZA

Auzi-ihesean den Mostafa Ammar jaunaren aurka, Ainhoa Rodríguez Puente andreak aurkeztutako demanda osorik baiesten du; eta aipatutakoek egindako ezkontzaren dibortzia agintzen dut, legezko ondorio guztiekin; familia-etxebizitzaren (Bilboko Errekaldebarri kaleko 11. zk., 2 B) erabilera Ainhoa Rodríguez Puente andreari esleitzen zaio, eta prozedura hau izapidetzerakoan sortutako kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Epai hau irmoa egin ostean, eman bedi horren berri ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilean; eta, hartarako, egin bedi idaztagiri egokia, orri-bazterrean ohar gisa jartzeko.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Mustafa Ammar demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko maiatzaren lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana