Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2015eko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2255

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko 99/2005 apelazio-errekurtsoari buruzko.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 99/2015, ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurrien gaineko apelazioa.

Errekurtsogilea: Irene Hieng.

Abokatua: Jose Antonio Lozano Murga.

Prokuradorea: José Félix Basterrechea Aldana.

Alderdi errekurritua: Bizkaiko Probintzia Fiskaltza.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzkoa.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-04-28an. Hona hemen epaitza:

«EPAITZA

Ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko 320/2014 prozeduraren –erroilu honen jatorria ere badenaren– autoetan, Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak emandako epairen aurka Irene Hieng andreak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa baietsi egiten da, eta epai hura ezeztatu egiten dugu partez, zentzu honetan: XXXXX bere alabari dagokionez, gura-ahalaren funtzioak esklusiboki errekurtso-egileari esleitzea.

Ez da ematen kostuen gaineko erabakirik.

Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoietako batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLb-ko 470 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4704 0000 00 0099 15. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Errekurtsoa aurkezteko idazki bakoitzari honako hau erantsi beharko zaio: tasa judiziala ordaindu izanari buruzko egiaztagiri behar bezala balioztatua, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusitako exentzioren bat gertatzen bada.

Gure epai honen bitartez, erabakitzen, agintzen eta sinatzen dugu.

Argitalpena.– Epaia sinatzen duten magistratuek eman zuten, eta magistratu txostengileak irakurri zuen 2015eko maiatzaren 6an. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, egiaztatu egiten dut».

Demandatuak, Jean Calvin Nwaha jaunak, bizilekua egun non duen ez dakigunez, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea, 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz (1/2000 Legea, Prozedura Zibilari buruzkoa, PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko maiatzaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala