Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2015eko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2254

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 13koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Energia Zerbitzuetako Enpresekin (ESE) kontratuak eginez Euskadiko Eraikin Publikoetan energia eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeari begirako laguntzen deialdia argitaratzen duena. - 2015. urtea.

Energiaren Euskal Erakundea zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.

Ildo horretan, Energiaren Euskal Erakundea hainbat ekintza garatzen ari da 2020ko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2020) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza programa abian jartzen dituela, energia-efizientzia sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.

Hortaz, laguntza programa hau eratu da, bereziki energia zerbitzuetako enpresen parte-hartzea sustatzeko Euskadiko administrazio autonomikoko eta toki-administrazioko eraikin eta instalazioetan energia aurrezteko, energia-eraginkortasuneko eta energia berriztagarrietako neurriak aztertzeko eta txertatzeko lanetan.

Adierazitako guztiagatik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, lehengo Dekretua bigarrengoz aldatzen duena, 2015eko energia zerbitzuetako enpresekin (ESE) kontratuak eginez Euskadiko eraikin publikoetan energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko planerako laguntzen programari dagozkion oinarri erregulatzaileak onartzea. Programaren edukia Ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.

Bigarrena.- Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, 2015eko energia zerbitzuetako enpresekin (ESE) kontratuak eginez Euskadiko eraikin publikoetan energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko planerako laguntzen programari dagozkion oinarri erregulatzaileak onartzen dituen Ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bilbao, 2015eko maiatzaren 13a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala