94. zk., 2015eko maiatzaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (766 KB - 30 orri.)
- EPUB (1784 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2247
EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 13koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien bidezko instalazioetan inbertsioak sustatzeari begirako laguntzen deialdia argitaratzen duena. - 2015. urtea.
Energiaren Euskal Erakundea zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.
Ildo horretan, Energiaren Euskal Erakundea hainbat ekintza garatzen ari da 2020ko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2020) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza programa abian jartzen dituela, energia-efizientzia sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.
Beraz, laguntza programa hau eratu da Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan energia-kontsumo konbentzionala murrizteko helburu nagusiarekin, elektrizitatea ekoizteari begira, energia berriztagarriak ustiatzeko instalazioen sustapenaren bidez; hartara, energia berriztagarrien erabilera areagotuko da.
Adierazitako guztiagatik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, lehengo Dekretua bigarrengoz aldatzen duena, 2015eko elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarriak ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri erregulatzaileak onartzea. Programaren edukia Ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.
Bigarrena.- Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, 2015. urtean elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarriak ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri erregulatzaileak onartzen dituen Ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Bilbao, 2015eko maiatzaren 13a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.