Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2015eko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2244

73/2015 DEKRETUA, maiatzaren 19koa, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide bat kargutik kendu, eta, ondorioz, beste bat izendatzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzeko ekainaren 29ko 19/1998 Legearen 6. artikuluaren bidez, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua sortu zen. Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 65. artikuluak ezartzen du Kontseilu hori dela Euskal Unibertsitate Sistemaren koordinazio-organoa eta, orobat, Eusko Jaurlaritzaren kontsulta eta aholku erakundea unibertsitate-gaietarako. Dekretuaren 66. artikuluak, berriz, kontseiluaren osaera eta jarduteko modua ezartzen du. Hain zuzen ere, eta osaerari dagokionez, honako hau ezartzen du, lehen paragrafoan: Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren buru unibertsitateen gaietan eskumenak dituen saileko sailburua izango da, eta unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailburuordea izango da kontseilu-buruordea. Era berean, a) hizkian ezartzen du kontseilua, besteak beste, sailburuak izendatutako bost kidek osatuko dutela, horien artean unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailburuordea. Bestetik, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuak osaera arautzen du, 3.1 artikuluan.

Zientzia Politikarako Zuzendaritzan izandako aldaketen ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak Euskadiko Unibertsitate Kontseiluan jarduteko izendatutako kidea kendu, eta beste bat izendatu behar da.

Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzako Kontseiluak 2015eko maiatzaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1 artikulua.– Miren Begoñe Urrutia Barandika andrea Euskadiko Unibertsitate Kontseilutik kentzea.

2 artikulua.– Amaia Esquisabel Alegría Zientzia Politikarako zuzendaria Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko maiatzaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana