Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2015eko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2243

72/2015 DEKRETUA, maiatzaren 19koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak Euskadiko Unibertsitate Kontseilurako aukeratutako kideen izendapenak berritzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzeko ekainaren 29ko 19/1998 Legearen 6. artikuluaren bidez, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua sortu zen. Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 65. artikuluak ezartzen du Kontseilu hori dela Euskal Unibertsitate Sistemaren koordinazio-organoa eta, orobat, Eusko Jaurlaritzaren kontsulta eta aholku erakundea unibertsitate-gaietarako. Dekretuaren 66. artikuluak, berriz, kontseiluaren osaera eta jarduteko modua ezartzen du. Hain zuzen ere, eta osaerari dagokionez, honako hau ezartzen du, lehen paragrafoan: Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren buru unibertsitateen gaietan eskumenak dituen saileko sailburua izango da, eta unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailburuordea izango da kontseilu-buruordea. Era berean, a) hizkian ezartzen du kontseilua, besteak beste, sailburuak izendatutako bost kidek osatuko dutela, horien artean unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailburuordea. Bestetik, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuak osaera arautzen du, 3.1 artikuluan.

Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuak 7.2 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 66.1.a artikuluan aipatzen diren berezkoak ez diren kideak bi urterako izendatuko dira, eta, besteak beste, agintaldia amaitzen zaienean utziko dute kargua.

Apirilaren 16ko 206/2013 Dekretuaren bidez (EHAA, 92. zk., 2013-05-15), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak aukeratutako kideak izendatu ziren: Olatz Garamendi Landa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea, Miren Arantza Aurrekoetxea Bilbao, Hezkuntzako sailburuordea, Miren Begoñe Urrutia Barandika, Zientzia Politikarako zuzendaria, eta Francisco Javier Alonso Aldama, Unibertsitateetako zuzendaria.

Martxoaren 31ko 43/2015 Dekretuaren bidez (EHAA, 63. zk., 2015-04-07), Miren Begoñe Urrutia Barandika andrea kendu egin zen Zientzia Politikarako zuzendariaren kargutik.

Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzako Kontseiluak 2015eko maiatzaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak Europar Batasuneko Kontseilurako aukeratutako kide hauen izendapenak berritzea (Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuan 7.2 artikuluan aipatzen den 2 urteko epea igaro baita):

– Olatz Garamendi Landa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea, Miren Arantza Aurrekoetxea Bilbao, Hezkuntzako sailburuordea, eta Francisco Javier Alonso Aldama, Unibertsitateetako zuzendaria. Izendapenak 2015eko maiatzaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko maiatzaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana