Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2015eko maiatzaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1953

IRAGARKIA, 2015eko apirilaren 22koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde ordezkariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da Altzo-Amezketa 30 kV-ko (mota: zirkuitu bikoitza) linea elektrikoaren moldaketa ezartzeko proiektua, Altzo, Alegia, Orendain eta Amezketa udalerrietan.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta testu horretako azken xedapenetarik lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 27ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan (2013-12-27ko BOE) eta Goi-tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei eta jarraibide tekniko osagarriei buruzko Arautegian (ITC-LAT 01etik 09ra; otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuaren bidez onartu zen arautegi hori; 2008-03-18ko BOE) ezarritakoarekin bat etorriaz, jendaurrean jartzen da, administrazio-baimena, burutzapen-proiektua onartzea eta onura publikoko deklaratzea eskatzen den instalazio elektrikoaren proiektua, eta berarekin batera, enpresak desjabetu beharrezkotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza.

Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.; egoitza, dagozkion jakinarazpenetarako: Mikeletegi 1-3, Donostia.

Erreferentzia: RI-20-24007/AT-H-2015-3.

Linearen ezaugarriak:

● Zerbitzuko tentsioa: 30 kV.

● Trifásikoa; Zirkuitu bikoitza.

Lehenengo tartea, lurpekoa:

● Eroaleak: 6 AL 630 HEPRZ1(AS) 18/30kV 630 mm2 AL.

● Zuntz optikoko eroalea: OSGZ1-48.

● Luzera: 90m.

● Hasiera: Altzo ST.

● Bukaera: 9002. Euskarria.

Bigarren tartea, airekoa:

● Eroaleak: LA 280.

● Zuntz optikoko eroalea: FOADK-48.

● Luzera: 6839m.

● Hasiera: 9002. euskarria.

● Bukaera: 9037. euskarria.

Hirugarren tartea, lurpekoa:

● Eroaleak: 6 AL 400 HEPRZ1 18/30kV 400 mm2 AL.

● Luzera: 460m.

● Hasiera: 9037 euskarria.

● Bukaera: Aralar maniobra-zentroa.

Linearen ibilbidea: Altzo, Alegia, Orendain eta Amezketa.

Helburua: egun dagoen instalazioa eguneratu eta berritzea, eta linea mantentzeko baldintzak hobetzea zerbitzu-eteteak ekiditeko. Horretarako, linearen zati batzuk berriztatuko dira, euskarriak aldatuz eta, euskarriak aldatu ezin diren tokietan, linearen ibilbideko zenbait zati aldatuz.

Aurrekontua: 1.009.518,41 euro.

Proiektu honek eraginpean hartutako ondasun eta eskubideak: Iragarki honen eranskinean jasotakoak.

Denek jakin eta ezagutu dezaten argitaratzen da iragarki hau, batez ere lurren jabeek eta proiektuaren eraginpeko gainerako titularrek (haien zerrenda iragarki honen amaieran adierazten da). Espedientea aztergai egongo da Donostiako Easo kaleko 10ean, hor baitago Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, eta dagokion udaletxean. Lurralde Ordezkaritza horretan aurkeztu ahal izango dira egokitzat jotzen diren alegazioak, bi aletan, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donostia, 2015eko apirilaren 22a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIERREZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala