Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2015eko maiatzaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1951

EDIKTUA, zorra aitortzeko (diru-zenbateko bat erreklamatzeko) bideratutako 235/2012 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian, 235/2012 prozedura arrunta bideratu da, Izaro Funeraria Tanatorio, S.L.k eskatuta, Jesús María Andonegui Berriatuaren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut prozedura honen iturri den demanda. Mónica Dáquisto Toña prokuradoreak aurkeztu zuen, Izaro Funeraria Tanatorio, S. L.ren izenean eta ordez, Jesús María Andonegui Berriatua jaunaren aurka. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: hogeita lau mila berrehun eta hiru euro eta berrogeita hamabost zentimo (24.203,55), eta ebazpen honen hirugarren oinarri juridikoan ezarritako interesak. Prozedura honetako kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.

Jakinarazi bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman ez dela irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezaketela idatziz, Bizkaiko Probintzia Entzutegian, hogei egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazten den egunetik hasita. Errekurtsoaren idazkia epaitegi honetan aurkeztu beharko dute.

Jakinarazi bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman ez dela irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezaketela idatziz, Bizkaiko Probintzia Entzutegian, bost egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazten den egunetik hasita. Errekurtsoaren idazkia epaitegi honetan aurkeztu beharko dute.

Errekurtsoa ez da izapidetzeko onartuko, baldin eta aurretik ez bada zainpean jartzen 50 euroko zenbatekoa, epaitegi honek Banco Santanderren duen kontuan (kontu zk.: 4863 0000 00 0235 12 (azaroaren 3ko 1/2009 LO, hamabost xedapen gehigarria). Diru-sarrera egin izanaren ordainagiria aurkeztu beharko da errekurtsoaren idazkiarekin batera. Zenbateko hori banku-transferentzia bidez ordaintzen bada, zein errekurtso mota den eta zein kode duen adierazi beharko da espediente-kontuaren 16 digituen ondoren (hutsune bat utziko da tartean).

Eta nire epai honen bitartez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut. Epaiaren lekukotza autoei erantsiko zaie.

Eta Jesús María Andonegui Berriatua demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko urtarrilaren bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala