Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2015eko maiatzaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
1948

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 24koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (355/2012-A prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak epatzeko dena.

Administrazioarekiko auzi-errekurtso hau 355/2012-A prozedura laburtuaren bitartez bideratu da, eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariaren 2012ko urriaren 4ko eta 8ko ebazpenen aurka jarri zen. Ebazpen horien bitartez, ezetsi egin ziren Komisario kategorian sartzeko hautaketa prozedurako (2012ko apirilaren 20ko EHAA, 78. zk.) Kalifikazio Epaimahaiaren erabakiaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoak. Erabaki horren bidez, hautaketa prozesua gainditu zutenen zerrenda onetsi zen.

2014ko azaroaren 4ko Eginbidez, prozeduran interesdun izan litezkeenak pertsonalki epatzeko agindu zitzaion Administrazioari. Interesdun guztiak ezin izan zirenez epatu, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak –2015eko apirilaren 10eko Eginbidearen bitartez– EHAAn argitaratzeko eskatu zuen.

Hori horrela izanik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Prozedura honetan interesdun direnak, egoki baderitzote, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian, 355/2012-A prozedura laburtuan, ager daitezen. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arkauti, 2015eko apirilaren 24a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala